Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2013/02/01 12:57h.

Heldu dila oiartzungo iyotiak!! Otsailan 1in hasi ta 3a bittarte, ZAHARRAK
ETA GAZTIAK, OTIAK, OTSUAK ETA LARRAK, JOAN ZAIGU JENERAZIO TXIT PERRUA ETA
HELDU ZAIGU JENERAZIO SANUA, JENTILA BEZAIN HUMANUA!! Intxixu ta sorgiñak
herriya hartu ta anabasa nagusituko da Oiartzungo bailaran!! HAR DEZAGUN PLAZA ETA EGIN DEZAGUN DANTZA! ATERA DEZAGUN ORRUA, ASTIN DEZAGUN LARRUA, AURRERA BOLIE!!

*Otsailak 1, Ostirala*

19:00 Azeri dantza eta Sorgin dantza

19:30 Intxixu eta Sorginei ongi etorria eta auzoetako banderen igoera

21:00 Bokata-jate basatia kantinan

*Otsailak 2, Larunbata*

9:00 Auzoetan kuestazioa

18:00 Auzoetan ibilitako koadrilak elkartuko dira plazan, jai giroan

*Otsailak 3, Igandea*

9:00 Diana Lartaungo txistulariekin

11:30 Haur kalejira Belutenetik

12:30 Mutxikoak plazan

17:00 Haur jolasak
19:00 Intxixu eta sorginei agurra. Ondoren, suzko akerra.

INFORMAZIO GUZTIA kataxulo.com webgunian, bertan intxixu eta sorginen
nondik norako guztiak: egitaraua, multimedia, material didaktikoa eta beste
hainbat kontu!! ESKERRIK ASKO!!

Tags: inauteriak