Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2013/01/10 08:23h.

Donostiako Piratak. Aupa Piratak! Zer moduz zabiltzate? Ongi? Gu hemen, jo eta ke. Dokumentalarekin ari gara gehienbat, eta egia esan, ia amaitzear daukagu. Orain gainera, zuen laguntza behar dugun unera iritsi gara, eta horregatik idazten dugu.

Verkami izeneko plataforman gure dokumentala aurkeztu dugu. Bertan, jendeak gure dokumentala babestu dezake, eta aldez aurretik konprometitu, behin babes nahikoa izatera heltzen bada, erosi egingo duela. Hala, tresna berriok  dokumentala ahalik eta zehatzen azaldu dugu, baita trailerra ikusgai jarri ere. Bertan, dokumentala babesteko aukera duzu, eta noski, ekonomikoki egindako ekarpenen ondorioz, dokumentala etxean jasoko duzu. Azken finean, aldez aurretik erostea da guztia, eta horri esker, guk lana aurrera atera ahal izango dugu. Lagunduko diguzu? Verkamikoa publiko egin eta denbora gutxian jada hainbat pirataren babesa lortu dugu! Eskerrik asko! --> SEGI IRAKURTZEN

 

Tags: piratak, donostia