Naiz+ Naiz+

‘Traktore baten bila’ finantzaketa kolektiboaren bidez

Postontzira igorri digu Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkarteak, Arraztalok, honako ekimenaren berri:

«Gaixo psikikoen lan eta gizarte integrazioa bultzatzen ditugu nekazaritza ekologikoaren bidez. Elikadura burujabetasunari jarraiki, Oiartzunen hiru gaixo psikikok arduradun batekin barazki ekologikoen produkzioan lan egiten dute. Ondoren, kontsumo talde bati zuzenean produktuak saltzen dizkiogu, inolako bitartekaririk gabe. Lanpostu hauek mantendu eta langileen baldintak hobetzeko, traktore bat erosteko beharra ikusi dugu».

«Horretarako crowdfunding edo finantziazio kolektiboko kanpaina bat antolatu dugu. Kanpaina hau abenduaren 12an hasi zen eta dagoeneko 7800 € bildu digutu traktorea erosteko. Kanpainaren bigarren zatia martxoaren 11ean bukatuko da eta gure helburua 9000 €-ra iristea da. Honako web orri honetan informazio gehiago irakur dezakezue: http://euskadi.goteo.org/project/traktorea?lang=eu Zuek ere antolatu dugunaren berri izatea eta zabaltzea gustatuko litzaiguke. Edozein geldera baduzue galdetu lasai. arraztalo@gmail.com 634254670