Irudikatzen
Egilea: Joseba Leizeaga
Euskal Herriaren independentzia bidean, irudi lagungarriak, gogoangarriak, oroigarriak, argigarriak, kitzikagarriak sortzen. Irudi batek asko esaten duelako. (Neure ekoizpena)
Blogaren-irudia
2012/12/31 01:38h.

 

Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. Guda Zibila amaitu eta gutxira, Francoren erregimen faxistk, El escorialeko parajeetan, erregimenaren ikur nagusia eraikitzen hasi zen, El Valle de los Caidos. Nazionalcatolicismoaren monumento megalomano honen bidez, gudan eroritako frankisten oroigarria egin zuten, horretarako gudako presoen batailoiak erabili zituztelarik, lan hauek burutzen haietako asko bertan hil eta lurperatu zituztelarik. Azkenean, J.A. Primo de Rivera eta Franco diktadoreen mausoleo bilakatu zen. Zapateroren azken urtean, eraikin multzo honi buruzko aditu talde baten ondorio edo aholkuak argitara eman zituzten, eta honek gizartean eztabaida zaratatsua eragin zuen. 2013rako ordu batzuek baino ez zaizkigunean falta, oraindik orain, El Valle de los Caidos Españaren Patrimonio Nazionala da. Ba al dago munduan beste inon horrelako diktadore anker bati eta bere mugimendu faxistari eraikitako horrelako monumenturik?


Orain arte argitaratutako kapituluak:

NAIZ+ blogak
Berriola
berriola
Joseba
Irudikatzen
Ttiklik
ttiklik
Nieuskalduna
Ni Euskalduna
Haizea
aidegatxo
Zunzunegi
I. Zunzunegi
Nekane
Jostari
Ds_legi
dslegi
azken iruzkinak