Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

SORTUri izua

 

Gizakiari horrenbeste ikara eman ohi dion bere sorkuntzarako gaitasuna ezen izate bat asmatu behar izan zuela sormenaren ahalak irudikatzeko. Horrela jaio omen zen  Jainkoa eta horretan oinarritu zen pentsamendu erlijioso osoa.

SORTU alderdi politikoa jaiotzera dator aste honetan Ronnie Kasrils hegoafrikako politikari saiatuarekin biltzea suertatu zait eta, zinez, munduaren injustizien aurkako  borrokan gabiltzanoi ikasgai ederren emailea izan dira bere hitzak eta esperientziak, haren gogoeta eta eskarmentuak.

Ronnie Kasrils gizon politikoa da, zoon politikon grekozko esapideak duen esanahi osoan. Idazlea, poeta, gerrillaria, bizitza erdian klandestinitatean ibilitakoa eta, horren ostean, Hegoafrikar Errepublikaren Gobernuan hamalau urtez aritutakoa.

Berari egokitu zitzaion 1990ean apartheidean oinarritutako Hegoafrikar Errepublikaren Gobernuaren eta ANCren ( Afrikar Nazioaren Kongresua) arteko negoziazio garaietan sasi artean ibili behar izatea Hegoafrikar Errepublikaren barne mugetan. Ezgaraiak izan ziren, duda barik. Negoziazioak burutu gabe zeuden eta atxiloketak, berriz, etengabe. Orain eta hemen gertatzen ari dena, alajaina.

Hegoafrikar Errepublikaren mugimendu askatzaileak ( Afrikar Nazioaren Kongresua)  borrokan mende bat baino gehiago izan arren, 1960tik  aurrera soilik borroka armatuaren deliberoa hartu zuen Umkhonto weSizweren bidez ( ETA bezala). Ronnie Kasrils izan zen “ azkona” moduan itzul genezakeen beso armatuaren sortzailetako bat.

Haren bizitza, beraz, ez da inoiz erraza izan. Halere, apartheid politikoa gainditurik eta lehenengo hauteskunde demokratikoetan Hegoafrikar Errepublikaren Gobernua ANCk (Afrikar Nazioaren Kongresua) eskuratu zuenean hasi zen berarentzat, bere hitzetan, bizitzaren ataka zailenak.

Konpromiso politikoagatik galdu zuen lana eta atxilotuta egon zen, maite zituen ingurukoak hiltzen joan ziren (bere aitarengandik hasita), erbestean pasa behar izan zuen gaztaroa, gerrillarekin borrokan helduaroa eta, zahartzaroan, erretiratu beharrean, maite zuen herria gobernatzeko ardura etorri zitzaion. Eta zen samurra izan, alafede.

Umkhonto weSizweren sortzen lagundu zuen Ronnie Kasrilsek, hura  izan zen gudarako bere “azkona”. Hegoafrikar Errepublikan borroka armatua alboraturik, Euskal Herriko bakea eskuratzen lanean dabilen Nazioarteko Taldean sortzen ere lagundu zuen. Sortzailea izan da eta da, gudan nahiz bakean. Mundu justuago lortu nahian, betiere.

Ez dugu Jainkoren beharrik Ronnie Kasrilsen bezalako gizonak baizik.

Fito Rodriguez. 

Bilatu