Euskal kalendak
Egilea: Fito Rodriguez
Fito_kin
2012/12/24 08:29h.

 

Tirania sasoietan, Euripiden antzerkigintza garaian, erregetza zoriontasunik gabeko justizia omen zen.

Egungo justizia-eza erregearen zoriona izaten da, herrien kaltetan eta telebistaz zabaldu ohi dute..

Erregerik gabeko herri burujabetasunak bakarrik emango dio justiziari independentzia.

 

Espainiako inperioan, handiustetan, eguzkia ez bide zen inoiz desagertzen,

Horregatik, agian, itsututa daukagu Espainia, zeren, inperioa, Hitlerrek zioen bezala, kartzelen jabegoa baita, eta Herri honek ez du horrelako ondasunik  nahi,

askatasuna baizik.

Gaur gauean, eguberriko egun epelean eta gau onean, nik ez dut telebista piztuko.

Baina gurekin afaltzen egongo ez direnak gogoan, goizaldean idatzitako soneto hau irakurriko dut, ahapeka:

 

 

Ama lurra, presoen antzera,

kartzela ilun barruan gaude,

baina nahi dugu izan libre

besteak bezala, hemendik aurrera

 

Baina ez da soilik nahi izatea

kementsu gaude bezain egoskor,

eta nahiz etsaia izan sor eta gor,

borrokaz irabaziko dugu bakea !

 

Kanpora begira, ai Euskal Herria,

muineraino asaldatzen zaizkit barrenak,

askatasunak ez baitu gure aberria

 

Nahiz eta zigor edo debekua jarria

apurtuko ditugu betiko kondenak

zor zaigun independentzia, aldarria .

 

Donostian 2012-12-24

(Mundua bukatu ondoren)

 

 

Nabarmendutako blogak
Ainhoa_zaloa
Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe
Victoresquirol
Victor Esquirol
azken iruzkinak