Ni euskalduna!
Egilea: Ni Euskalduna
Memoria historikoa biltzen ari da nieuskalduna.metroo.es bideoblogean; gure historia eta euskalkiak bilduz eta euskararen erabilera bultzatuz. Lan horren erakuslehio bat irekiko dizuegu. Nahi izanez gero, Yotuben edo Facebooken ere topatuko daituzue.
Nieuskalduna
2013/02/21 10:09h.

Herri abertzalea, euskalduna eta arrantzalea. Artisten herria dela dio Jose Anton, gure elkarrizketatuak. Zergatik? Eta zer begiratzen du bermeotarrak portura doanean?

Zein da Gaztelugatxe Donieneko garrantzia Bermeorentzat? Eta Izaro irlaren garrantzia? Ba al dakizue zein erlazio du Bermeok Mundaka eta Bakiorekiko?

Jose Antoniorekin elkarrizketa izan nuen eta bere txikiaroko bizimoduaz, euskararen garrantziaz eta gauza asko gehiagotaz aritu ginen. Gero, arrantzaleen museoa ikustera joan nintzen, portua, Bermeoko kaleetan galdu eta euskal arrantzaleen giroan murgildu nintzen. Matxitxako itsasargia bisitatu, Gaztelugatxeko Donienerekin liluratu eta "Bermioko euskaerie" entzun eta txundituta geratu nintzen.

Bizkaiko kostaldeko herri xarmangarria benetan!

Mila esker Jose Anton eta Belen Goienetxea!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Kolaboratzaileak
azken iruzkinak