2013/03/15 16:06

 

Badira pare bat aste kotxean Kuraiaren CDak behin eta berriz entzuten nabilela. Gogoko dut Kuraiaren musika, antzematen da ezta? Gazte Danbadan topatzea desio nuen, baina ez dut zorterik izan... hemendik urte batzuetara agian, gira labur bat egiteko itzultzen diren talde mitiko horiek moduan. Kuraiaren kantek barruko indarra pizten dute. Kotxe barrura begiratzen duenak zoratuta nagoela pentsatuko du, baina lehenengo kantatik azkeneraino deabrua barruan banu gisa garraxita abesten...

2013/01/01 19:24

Abenduak 31, 2012. urteko azken eguna. Urtea joana zaigu jada. Kaleak? Jendez lepo, urte osoan zehar egin ez dituzten gauzak gaur egingo dituztela sinetsita akaso. Familia osoak goiz pasa paseoan, lagun taldeak gabon zaharretako mozorroekin zoratuta azken erosketak egiten (bai, Iruñean gabon zaharra da mozorrotzeko eguna “por excelencia”), afarirako jaki guztien bila besteak, banatzaileak, kale ikuskizunak… horixe izan da Abenduaren 31 honetan eguerdian kalera irten...

2012/11/30 21:13

Duela aste batzuk argitaratu zuten arren, duela egun batzuk irakurri nuen Iñaki Sotok Gaur8 astekarian idatzitako artikulua (http://www.gaur8.info/edukiak/20121110/371659/Zaharraitik-ekarpen--bat-ZukGua-prozesuari). Zukgua gazte prozesu eratzaileari “Zaharraitik”, hau da, Jarrai gazte antolakunde militante ohi gisa, eginiko ekarpena zen bertan idatzitakoa. Tituluak hala zioen behintzat, eta aurreikuspen handiak eginda, ikusi orduko gorde nuen artikulua, esan bezala, tartea...

2012/10/21 23:42

Ehundaka gaztek Zarautzen adierazi genuen bezala, martxan da Euskal Herriko gazte independentista eta sozialiston prozesua, gazteon behar eta arazoak jorratuko dituen bide oso bat diseinatzeko xedea duen prozesu eratzailea. Horrekin batera, inori ez zaio eskapatzen, gazteon neurrirako tresnari sorrera ematea ere mugarri nagusia izanen dela datozen hilabeteotan, Gazte Erakunde erreferente, hedatua eta indartsuaren makinaria olioztatuz.

Erronka mahai gainean dago, edo hobe esanda, parte hartuko...

2012/10/06 15:36

Astebete igaro da jada Gazte Zukgua aurkeztu zenetik. Aurkezpena nire herrian izan zen ( a ze suertea!) eta bertan izan nintzen beste 300 bat gazterekin batera. Eguerdiko 12etan hasi zen datozen hilabeteetan zehar Euskal Herriko hainbat herritan aurrera eramango den prozesua eratzailearen aurkezpena. Hasi aurretik jada herrian giro berezia nabaria zen; herritarrak harrituta zeuden, zer demontre gertatzen zen elkarri galdezka, horrenbeste gazte multzo gutxitan ikusi ohi dira larunbat goizean...

2012/09/15 17:44

Uda amaitutzat eman dezakegu, nahiz eta eguraldia oraindik ere gu nahasi nahian dabilen. Hala ere, 2012ko uda honek askotarako eman du, bai horixe, baita oporretan gure herritik ihes egiteko aukera ere. Izan ere, ongi aprobetxatutako San Ferminak pasa eta lagun on batzuekin batera Greziara abiatu nintzen.

Askotariko bizipenak izan genituen bertan, eta nahiz eta ez dudan blog hau nere bidaiaren kronika egiteko baliatuko, ez eta bidai agentzia batek egin zezakeen Greziaren...

1/ 2
Nabarmendutako blogak
Ainhoa_zaloa
Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe
Soto
Iñaki Soto
Txotxe_zurine_gabe
Txotxe Andueza eta Zuriñe Etxeberria
azken post-ak
azken iruzkinak