Eman diezaiogun buelta Arzallusek adierazi nahi izan zuenari. Mundua kartzela erraldoia da eta guk ez dugu etxean geratu nahi. Kartzelan bizi gara eta horma hauek irudimenez eta griñaz, barrutik eraitsiko ditugu gure etxea eraikitzeko.
Gazteok mundu ikuskera propioa dugu eta zatitxo baten testigu izan nahi du txoko honek. Pasioek, inpultsuek, emozioek, ametsek, ideiek, eraikuntza eta eraldaketa grinak definitzen gaituzte, besteak beste. Pasioz bizi dugu egunerakotasuna, pasioz politika eta pasioz harremanak eta pasioz muxu, malko, bidaia, festa eta eztabaidak. Emozioen DragonKhan batean bizi gara, gora eta behera, buruz behera, askatuz eta eutsiz. Baina hausnarketa, ikasteko grina eta sortzeko mugarik eza ere gure izatearen parte dira. Ez dugu etsitzen, beti prest gaude eta horrek konprometituak egiten gaitu, geure buruarekin eta kideekin, geure sinesmen eta proiektuekin, eguneroko erabakiekin eraikitzen dugun munduarekin. Guzti honek burug(j)abeak izatera garamatza, aske izaten laguntzen gaitu.
Inpultsoei, emozioei, jarraitzeak sortutako zirrara, lotsatuta goizaldean itsasoan biluzik bainua hartzearen parekoa da eta hor dago gaztetasunaren esentzia. Baina, ez gara bihotzaren taupadez soilik gidatutako gorputzak. Platonen kobazuloan begiak zabalduta lehen urratsak eman dituen hari jarraiki, gure mundu eredua eraiki asmo dugun norbanakoak ere bagara. Zirikatzaileak eta bihurriak gara. Errebeldeak. Bestelako bizitzeko modu batekin amesten dugu, eta baita gutxika bidea ere egin haraino. Indartsuak gara, suaren garra, boteretsuak eta ase ezinak. Ez dago ezinezkorik guretzako.
Piztiak gara, grinaz betetak piztiak, begiak zabalik eta hozka egiteko prest. Ez zara/gara inor inori lezioak ematen hasteko, baina geratu isilik eta zaitez lotsagabe. Ez dugu zorohaizerik, zoratuta gaude. Estutu ondo gorbata, eutsi gogor kulero zabalei, tapatu entrada eta ile zuriak… Piztia piztu da eta goseti dabil!
2012/07/20 13:35h.
3 iruzkin
azken post-ak
azken iruzkinak
en
Inuzentada ote?
"Ados testuarekin nahiz..."
en
Inuzentada ote?
"Hausnarketa ona urtea ..."
en
Zukgua prozesuko partehartzaile batetik “zaharraira” bueltan; I. Soto dixit...
"Lehenik eta behin, nir..."
en
Zukgua prozesuko partehartzaile batetik “zaharraira” bueltan; I. Soto dixit...
"Ados Unai eta Garazire..."
artxiboa
tag hodeia
Sartu