TTiKLiK!
Egilea: ttiklik
0-12 urteko umeen gurasoei zuzendutako esparrua izan nahi du TtiKlik proiektuak. Hemen errealitate horren inguruan sortzen direnak kontatuko dizkizuegu. Zuen ekarpenak ere ongietorriak izango dira! ttiklik@gmail.com
Ttiklik
2012/12/27 07:51h.

Atala(k): CrianzaEducación
Etiketa(k):  >  >  >  >  >  >  

 

Etxerako bidean nentorrela, ama batek bere semeari honela esan dio:

- Olentzerok dena ikusten du!! Ea zer egiten duzun….” 

mugak

Sarritan entzuten ohi dira horrelako esaldiak, non gurasook bestengan uzten dugun gure seme-alabei ezetz esateko erabakia edo beste modu batez esanda, mugak jartzeko ardura.

 

-          “Olentzerok dena ikusten du”

-          “Gizon horrek ez dizu utziko”

-          “Gogoratu zer esaten duen andereñoak”

-          … 

 

Zenbat aldiz entzun ditugu horrelako esaldiak?? Ziurrenik askotan entzun ditugu baina inoiz ez gara esaldi hauen ondorioetan pentsatzen jarri. Gehienetan gure seme-alabaren jarrera desegokia denean erabiltzen ditugu. Momentu horietan gure seme-alabarekin zuzenean hitz egin beharrean, hirugarren pertsona baten esku uzten dugu jarrera hori zuzentzeko ardura. 

 

Estrategia hau zeharkako mehatxu garbi bat da. 


“- Olentzerok dena ikusten du”-. 

 

Zer ondorioztatu dezake gure seme-alabak esaldi hau entzutean? Nire jarrera egokia ez bada, ez dut oparirik jasoko, beraz hobe dut hori ez egitea. 

 

Baina zer gertatzen da haurrak hala eta guztiz ere bere jokaera zuzentzen ez badu? Gurasook Olentzero egunean haurrak oparirik ez duela jasoko erabakiko dugu? Kontsekuenteak izanen gara ala ez? Gehienetan ez gara horrelako mehatxuak betetzeko gai izaten. Beraz zer da lortzen ari garena? Gure hitza zalantzetan jartzea hain zuzen ere. Amak edota aitak ez du esaten duena betetzen.

limiteak

Eta orduan beste galdera bat sortzen zait, eta zer da hobe momentuan ardura gure gain hartu muga hori ezin dela gainditu garbi azalduz edo gerora begira gure seme-alabak aitak edota amak bere hitza ez duela betetzen pentsatzea? 

Ezinbestekoa da gure seme-alabari esaten dioguna betetzea. “Olentzerok dena ikusten du”  bezalako esaldiak erabiltzea ez da egokia, gurea baita haurren mugak zehazteko ardura, baina erabiltzekotan kontsekuenteak izan gaitezen. Opariak ez jasotzeko mehatxua erabili ondoren bere jokaera zuzentzen ez badu, ez luke oparirik jaso behar. Hori egiteko prest ez bagaude, ez dezagun estrategia hori erabili.  

Eta zu zer moduz portatu zara aurten??

 

Jone Areta Urrestaratzu


 

De cmino a casa una madre le ha dicho a su hijo:

- ¡¡El Olentzero lo ve todo!! A ver que haces….” 

mugak

 

Frases como estas son muy usuales, donde los padres y las madres dejamos en manos de otrxs la decisión de decir que no o dicho de otra forma, la responsabilidad de establecer normas.


-          “El Olentzero lo ve todo”

-          “Ese hombre no ta va ha dejar”

-          “Recuerda lo que te dice tu maestra”

-          … 

 

¿¿Cuantas veces hemos oído frases como estas?? Seguramente muchas, pero nunca nos hemos puesto a pensar en las consecuencias de estas frases. La mayoría de las veces las usamos cuando el comportamiento de lxs hijxs es inapropiada. En esos momentos, en vez de hablar directamente con lxs hijxs, dejamos e manos de terceros la responsabilidad de solucionarlo.

 

Esta estrategia es un claro ejemplo de amenaza encubierta.


“- El Olentzero lo ve todo”-. 

 

¿Que conclusiones puede sacar nuestrx hijx al oír esto?? Si mi comportamiento no es el adecuado, no recibiré regalos, entonces es mejor que no lo haga.

 

¿Pero que pasa si aún y todo nuestrx hijx no cambia su actitud? ¿Los padres y las madres les dejaremos sin regalos el día del Olentzero? ¿Somos consecuentes con lo que decimos? Normalmente no somos capaces de llevar a cabo dichas amenazas. Entonces, ¿qué es lo que estamos consiguiendo? Que lo que decimos se ponga en entredicho. La ama o el aita no cumplen lo que dicen. 

limiteak

Entonces la duda es...¿No es mejor poner los límites al momento en vez de que lxs niñxs piensen que sus padres o madres no cumplen lo dicho?

 

Es imprescindible cumplir con lo que les decimos a lxs niñxs. Utilizar frases como "El Olentzero lo ve todo" no es adecuado, ya que el establecer las normas es nuestro deber, y si los utilizamos será bajo nuestra responsabilidad, seamos consecuentes.  Si utilizamos la amenaza de que se van a quedar sin juguetes, y no nos hacen caso, no deberían de recibirlos. Si no estamos dispuestxs a hacer esto, no utilizaremos esta estrategia.

 

Y tu...¿¿Que tal te has portado este año??

Jone Areta Urrestaratzu

 

Kolaboratzaileak
azken iruzkinak