ttiklik blog naiz

TTIKLIK = TTIKI + KLIK!

Inoiz, sekula ez genuke asmatuko edo inori ez genioke xinistuko, gure lehenengo sorgintxoa etxean izateak zenbat aldatu zigun bizitza… Ta zer esanik ez bigarrengo sorgintxoa, Marikalanbre, etorri zenean…
 
Gure munduak erabateko aldaketa izan du; azken urte hauetan denetik ikasi beharra izan dugu, amatasuna, aitatasuna, psikologia, medikuntza, elikadura,…
 
Familia eta lana uztartzeko dauden zailtasunak, ttikien kasketak, zigorrak,…burura datozkigun gai eta burutazio guztien isla izan nahi du gure proiektu honek.
 
Mundu ttiki hontan, gure ikuspuntua erakutsi nahi dizuegu; 0-12 urteko umeen gurasoei zuzendutako esparru bat izan nahi du. Bertan interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak jorratzen joango gara eta noski, edozein aportazio, iritzi, kexa, hobekuntza, proposamen… ongi etorriak izango dira
 
Beraz, ongi etorri gure proiektu berri honetara. Ea denontzako baliagarri den zerbait egitea lortzen dugun eta badakizue…

 

GAIZKI ESANAK BARKATU….


TTiKLiK! proiektua, irabazi asmo gabeko proiektu bat da. Ilusio handiz sortua eta egunero-egunero, ilusio eta esfortzu handiz elikatzen duguna. Gure egunerokotasunean interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak jartzen ditugularik.

Gai hauek amatasun/aitatasun, osasuna, elikaduraren inguruan zerikusia daukatenak dira; jartzen dugunarekin ados egon edo ez, idatzitakoa egin edo ez, bertan jartzen duenaren jarraitzaile izan edo ez.

Ez dugu ezer saltzen, ez dugu erosten, informatu bakarrik egiten dugu. Eta ahal den informazio anitz eta oparoena jartzen saiatzen gara; denontzako baliagarri izango delakoan.

Mila esker, benetan, gure proiektu honen benetako xedea ikusi, ulertu eta babesten duzutenoi.

TTiKLiK! taldea