Txindata nik jotzen det!
Egilea: Ariane Kamio eta Ane Arruti
Ari_ane_kin
2013/04/25 00:08

 

Ane Arruti

Etxeko atarian gertatzen denari zein gutxitan erreparatzen diogun pentsarazi dit Donostian egunotan ospatzen ari den XI. Giza Eskubideen Zinemaldiak. Pelikula bakoitzak salatzen dituen eskubide urraketak askok uste baino gertuago jasaten ditugu, nahiz eta bertako komunikabideek nahiago duten milaka kilometrotara gertatzen omen direnak salatu. 

Goran Paskaljevicen "Al nacer el día" film luzeak Serbiako ijitu eta judutarrek egun oraindik bizi duten jazarpena eta...

2013/04/18 11:07

Ariane Kamio

«Emozioetatik oso at bizi gara». Halaxe dio Eñaut Elorrietak ‘Berria’ egunkarian. Eta ezin dut desadostasunik agertu. Emozioak piztu dira #AskeGunean. Aitor Olaizolak berak esan zuen atxilotze agindua iritsi zenean. «Sekulako emozioak bizi ditugu».

Bihotz txiki bat badugu euskal herritarrok nonbait, egoerarik larrienetan ikusi izan ohi da. Gaur gaueko «herri harresiak» Aurore Martinen kasuarekin badu zerikusirik. Hura ere...

2013/04/04 16:22

Ariane Kamio

Jaime Martin hizkuntzalariak dio euskararen jatorria Afrikan dagoela, dogon hizkuntzan, hain zuzen. Egi ala gezur, sarean glup-glup aritu gara igerian, eta bitxiak egin zaizkigun zenbait datu bildu ditugu, euskararekin antzekotasunak gordetzen dituztenak.

Dogon, Mali eta Burkina Faso artean bizi den talde etnikoa da. Oraindik ez da zehazki ezagutzen zenbat lagunek osatzen duten komunitatea, baina 100.000 eta 500.000 lagun inguru izan daitezkeela diote zenbait ikerketek.

Badirudi...

2013/03/19 11:54

Ane Arruti

Badut esperantza egunen batean zoriontasun betean biziko naizenekoa. Inguruko guztiek izango dute gustuko lana, baldintza duinetan, gizon eta emakume soldata berdinekin, ezberdintasunik gabe. Badut esperantza noizbait teilatupe bat izango dugula denok, zorraren eta lotsaren segak ez duela inor balkoi ertzean jarriko. Esperantza baita ere, gaixotasun horren sendagaia topatuko dutena, enpresa handien irabaziei begiratu beharrean pertsonen, bakar bat izanagatik ere, sufrimendua...

2013/03/08 11:55

Ariane Kamio

Feminismoak ateak zabaldu dizkigu. Hori egia da. Espazio berrietarako sarbidea izan dugu, emakume izatea lau haizetara aldarrikatu dugu, geure eskubideen jabetza oinarrizko eskubide bat dela gogoraraziz. Berdintasuna eskatu dugu, zapalkuntzarekin amaitzea, matxismoa arbuiatu eta bide berrietan sartu izan gara, esplorazioak bultzata batzuetan, helburuak eskuratzeko aukera bakar gisa.

Emakumeen borrokak hamaika aurpegi ditu, mundu honetan bizi garenon kopuruak adina. Nork bere...

2013/02/13 13:21

Ariane Kamio

Durangoko Disko eta Liburu Azokak garapena izan du, argi dago. Ez soilik Aiert Goenagaren kudeaketa motagatik. Idazle eta sortzaileak ere hor daude; Azokaren «alma mater» dira. Goenaga gakoa da prozesu horretan.

Ez dira urte asko igaro euskal idazle eta musikariek Ahotsenea egitasmoa abiarazi zutenetik. Kontsumitzailearen eta sortzailearen arteko «feedback» zuzena bilatzen zuten eta erosiko zen produkturaren lagina eskaintzeko erabakia hartu zuten orduan.

...
1/ 6
Nabarmendutako blogak
Josu
Josu Juaristi
Soto
Iñaki Soto
Txotxe_zurine_gabe
Txotxe Andueza eta Zuriñe Etxeberria
azken iruzkinak