Txindata nik jotzen det!
Egilea: Ariane Kamio eta Ane Arruti
Ari_ane_kin
2012/12/28 10:40h.

Ane Arruti

 

… edo baloia nirea da eta banoa etxera... edo nire etxean horrela jolasten da... Zenbat aldiz onartu behar izan ote dugun joku-arau bat, lege bat, jokamolde bat, besteak 31 eskutik duelako. Zenbat aldiz galtzak jaitsi “pakeagatik”, zenbat...

Oraingoan Scattergories-aren jabea Azkuna jauna tokatu zaigu. Berak -edo bera alkate duen udaletxeak, bilbotar guztiek ordaintzen (eta sufritzen) duten udaletxeak- ez omen du dirurik ihauterietan On Diego Lopez de Haroko Kale Nagusitik ohiko desfile ofiziala egiteko. Krisia jaun andreok, c´est la vie!!

Zortzi urte dira desfile ofizial horrekin bateraezintasuna argudiatuta, Bilboko konpartsak beste kale batera zokoratuta daudenetik. Hau bertan behera geldituta, zergatik ez utzi, bada, jai herrikoi eta partehartzaileak bultzatzen dituzten eta milaka pertsona mugitu eta mugiarazten dituzten konpartsei euren kalejira bertan egin dezaten?

Ba ez, nik ezin badut, zuek ere ez. Baloia nirea da eta olagarroa, guztion laguna. Desfile ofiziala ez da egingo eta konpartsek debekatuta dute Kale Nagusian muturra sartzea.

Ahaztu zaio, ordea, Azkuna jaunari, kasu honetan Scattergoria ez dela berea, kalea guztiona dela, bilbotar guztiena, bere joku-arauak ez ditugula onartu nahi eta hemen, dena bere egin nahian, olagarro bakarra bera dela, konpainia animalia moduan ere nekez onartuko duguna.

Nabarmendutako blogak
Ainhoa_zaloa
Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe
Soto
Iñaki Soto
Josean_gabe
Josean Bueno
azken iruzkinak