Iñaki Landa Landa

Xenderak: 1.700 km Asier eta Iker lotzeko; Fleurytik - A Lamara

Abian da Xenderak. Sorkuntza, kazetaritza eta abentura uztartzen dituen proiektua da hau; malaostia eta frustrazioari buelta emateko aitzakia. Horregatik, Xenderak, esperientzia sortzailea izateko jaio da. Hasarrea, ezinegona eta, azken batez, gure egoera, gauza berriak sortzeko baliatzeko.

Dispertsioak, Asier eta Iker, bi lagun, 1700 bat kilometrotara barreiatu ditu. Baina, Asier eta Iker, mosaiko erraldoi batean galtzen diren bi izen besterik ez dira, egoera honetan 600 lagun baino gehiago ditugunean. Lagun, senide, seme, anai, arreba, ahizpa, iloba, aita, ama, mutil edo neskalagun.

Urrun baino gertu. Urrunduak baina, egunero gertu sentitzen ditugunak. Eta, ahal dugun heinean bisitatzen ditugunak.

Fleurytik - A Lamara bizikletaz. Paristik; idei, argi, maitasuna -edo maite zaituztegu! oihuaren hiritik-; Pontevedra eta Finisterrara eramango gaitu Xenderak proiektuak. Lurra bukatzen omen den tokira. Ilargian jarriko bazituzten ere, bidaiak antolatuko genituzkeelako bisitan joateko.

Dispertsioa salatzea, gure egoera publiko egitea –preso, senide eta lagunon egoera- eta, espetxeetako murruak elkartasunarekin apurtzen jarraitzeko sortu da Xenderak.

 

Bideak, errepideak, galtzadak, gurpideak, xenderak, abelbideak, estartak...

Nondik eta nora doaz hain mutu?

Batzutan hartu egin ditugu. Gehienetan bideek hartzen gaituzte gu.

Denonak dira? Edozeinenak dira? Ala ez dira inorenak?

Bide laburrik ez da. Beste batzuk luzeagoak dira.

 

Hitzen ondoeza

Joseba Sarrionaindia

 

 

Ongi etorriak guztiok Xenderak proeiktura!

Egun gutxi barru hasiko gara bidaiarekin.