BIZIGOGOZ

 

Euskal Herria furgonetaz

Norebere airera, nahi den erritmora ibiltzeko aukera paregabea da furgonetaz bidaiatzea. Espazio murriztuak irudimenari bide emanda presta litezke, furgoneta egun batzuetan etxe bihurtzeko. Euskal Herrian barrena dozenaka txoko eta bazter dituzu zain. Mendia gustuko baduzu… Nafarroako gazteluek ezkutatzen duten historian zehar bidaiatu nahi baduzu… Hemen gaua pasatzeko leku egokiekin hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu.


Lau ibilbide zoragarri
Azkoitia eta Zumarraga arteko ibilbidea.
BIZIGOGOZ|2014/01/28

Bizikletaz, bakarka, lagunekin nahiz etxeko txikienekin ibiltzea gustuko dutenentzat Euskal Herriko lau ibilbide dakartzagu. Furgonetekin gaua pasatzeko moduko edo, besterik gabe, atseden hartzeko moduko lekuekin lotuko ditugu. Bezperan bertara bidaiatu, gaua igaro eta goizean bizikleta birari ekiteko pentsatutako lau plan dira hauek.

Bizkaiko kosta
Elantxobe
BIZIGOGOZ|2014/01/28

Olatuen kulunkak goxatzen ditu kostaldeko herriak. Muskiztik Ondarroara, aire libreko kirol zaleentzat, ondare kulturala gustuko dutenentzat zein tokiak sukaldetik ezagutzea atsegin dutenentzat bazter paregabeak daude Bizkaiko kostaldean.

Gazteluak
Olite
BIZIGOGOZ|2013/09/16

Inbasio eta konkista arriskuek eraginda Erdi Aroan gaztelu, harresi eta gotorleku ugari eraiki ziren Nafarroan. Erreinuaren defentsarako, nahiz barneko eskualdeak zaintzeko, iparretik hegora dozenaka azpiegitura eraiki ziren. Pixkanaka gotorlekuak galduz joan zen Nafarroa, hala ere batzuk zutik diraute. Guztiak iraganaren lekuko zuzenak dira orain.

Mendiz-mendi
Belagua
BIZIGOGOZ|2013/09/16

Mundutik aparte, txorien ikuspegitik Euskal Herriaz gozatzeko mendi tontorretara igotzea bezalakorik ez dago. Txamantxoia, Larrun, Aizkorri eta Anboto mendietara gonbidatzen zaitugu.