BIZIGOGOZ
Ondarroa, sorkuntzarako zubia
Zubi Zaharra.
BIZIGOGOZ|2013/07/09

Euskaldunen historia itsasoari estu lotua egon da. Esploratzaileen, bidaiarien, balea harrapatzaileen zein kortsario handien izenak gaur eguneraino iritsi dira. Arrantzale tradizio luzeko herria da Ondarroa. Jatorri desberdineko herritarren kai euskalduna. Egun, arrain harrapaketa gehieneko portua izango da Kantaurin. Urtaroaren arabera, herriak usain eta kolore ezberdinak hartzen ditu, sasoiaren arabera porturatzen den arrainaren tankeran.