BIZIGOGOZ

 

Bainu termalak, aire zabalean

Basamortuaren erdian, izotz artean, oihan basati batean, edota 3.000 metroko garaieran, ur termalak munduko lekurik harrigarrienetan aurki daitezke. Nahiz eta horietako batzuk ezinezko lekuak direla iruditu, guztiak dira egokiak zeru azpian bainu bat hartu eta erlaxatzeko. Zazpi Haizetarak bildu dituen helmugak ez dira bereziki gugandik gertu daudenak, egun batetik bestera bertara irteera bat antolatzeko modukoak, alegia; baina hortxe daude. Beharbada ez berehala joateko, baina bai haiekin amets egiteko, noizbait egingo ditugun bidaien zerrenda horretan apuntatzeko.


Groenlandia
GROENLANDIA
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Ekosistema ugari jasotzen dituen lurraldea da Groenlandia: fiordoak, glaziarrak, tundra... Bertako kultura, pentsaera eta ohiturak ezberdinak dira guretzat. Gogorra da bertakoen bizimodua, euren izaera atsegina bezainbestekoa.

 

Islandia
ISLANDIA
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Islandian zehar bidaia bat egin nahi izanez gero, Myvatn lakua abiapuntu egokia izan daiteke.

Hungaria
Heviz laku termala I Flicker: ZWoelf
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Heviz lakua Balaton aintziraren mendebaldean dago, eta bere ur emaria lurpeko kobazulo batetik berritzen duelako da ezaguna.

Hidalgo, Mexiko
mexiko
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Munduko ur termal sendagarrienen artean sartzen dira Mexikoren erdialdeko ur bero hauek, Huichapan eta Tecozautla herrien artean daude.

Atacama, Txile
TXILE
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Puritamako urak munduko basamorturik lehorreneko, Atacamako, oasi preziatua osatzen dute. Milaka urtetako sinesmenen arabera ur sendagarriak dira.

Costa Rica
Celeste ibaia IEfauCustomPhotos
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Costa Ricaco ur termalak bi arrazoirengatik dira ospetsuak: ahalmen sendagarriak dituztelako eta uraren kolore urdin deigarriagatik.

 

Estatu Batuak
ESTATU_BATUAK
ZAZPI HAIZETARA|2013/06/10

Bainu termal ezagun hauetara urtero bazter guztietako milaka bisitari erakartzen dituzte. Munduko  ur termalen igerilekurik handiena dago bertan.