Martxelo DIAZ

Herri Harresian aritzea jarduera politikoa dela onartu dute epaileek

Luis Goñiren eta Xabier Sagardoiren espetxeratzea salatzeko prentsaurreko batean parte hartzeagatik «terrorismo goraipatzea» leporatuta lau lagunen kontra hasitako auzia artxibatzea erabaki du Auzitegi Nazional espainolak, jarduera horren izaera politikoa onartuta. Iruñeko epaitegian deklaratu behar zuten atzo laurok, baina bertaratu beharrik ere ez zuten izan, artxiboa zela-eta.

Luis Goñi eta Xabier Sagardoi Barañaingo gazte espetxeratuen aldeko ekimenetan parte hartzeagatik lau lagunen kontra Auzitegi Nazionalak zabaldu zuen prozedura bertan behera gelditu da epaitegiak berak hala erabakita.

Lau lagun hauei «terrorismoa goraipatzea» leporatu zieten. Prentsaurreko batean idazkia irakurtzeagatik auzipetu zituzten horietako bi. Beste biak, Goñiren eta Sagardoiren argazkiak erakusteagatik. Guardia Zibilak bi gazteen bila Barañaingo etxe batean egindako miaketa salatzeko egin zuten agerraldi hori, Iruñerriko Herri Harresiak deituta.

Laurak deituak zeuden atzo Iruñeko Auzitegian deklaratzera, baina azkenean epaitegira joan beharrik ere ez zuten izan. Azkenean, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 5. epaitegi zentralak prozedura bertan behera uztea erabaki du. Fiskaltzak ere epailearen jarrera bera zuen.

Auzipeturiko lau lagunen defentsak azaldu zuenez, epaileak adierazi du agerraldi hura «jarduera politiko» bat izan zela, eta ondorioz, prentsaurreko horretan adierazpena irakurtzea edo argazkiak erakustea ezin da delitutzat hartu. Gauzak horrela, deklarazioa bertan behera gelditu zen eta auzipetuek ez zuten epategira joan beharrik izan.

Isunak

Auzi hau indargabetu badute ere, Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren espetxeratzeen kontrako ekimenak errepresio ekonomiko handia jasaten ari dira. Hori salatu zuten joan den asteazkenean Iruñean Herri Harresiak eta Eleak mugimenduak egin zuten agerraldian.

Orotara, 6.300 euroko isunak jarri dituzte prentsaurreko edo mobilizazioetan parte hartzeagatik. «Isun horiekin, etorkizunean auzipeturiko lagunenganako elkartasuna baldintzatu nahi dute. Ez dute lortuko. Krisialdian egonda ere, eta gure poltsikoen aurka egiten badute ere, gure konpromisoa gero eta handiagoa izango da», nabarmendu zuten joan den astean Iruñean Eleak taldeko Maritxu Bolinagak eta atzo epaitegian deklaratzera deitua izan zen Izaskun Arraizak.

Isun horietatik bost, 300na eurokoak, 2013ko uztailean ezarriak dira, Iruñeko Gazteluko plazan egin zen prentsaurrekoan parte hartzeagatik. Hurrengo asteburuan, Amaiurren, epaiketa politikoen kontrako ekitaldia izango zela iragarri zuten agerraldi horretan.

Guardia Zibila Goñi eta Sagardoiren bila etxe batean sartu zela salatzeko egin zen prentsaurrekoak ere isunak ekarri zituen -eta atzo bertan behera gelditu zen «terrorismoa goraipatzegatik« hasitako prozedura-, bost lagunek 600na euroko zigorra jaso baitzuten agerraldian parte hartzeagatik.

Horiekin batera bada 300 euroko beste isun bat ere, «legez kontrako elkarretaratze batean parte hartzeagatik», Auzitegi Goren espainolak Goñi eta Sagardoiren kontrako zigorra berretsi zuenean antolatu zen prentsaurrekoagatik. Beste bost lagunek ere 300na euroko isunak jaso zituzten jarduera politikoa zigortzen zuen epai hori salatuz Barañainen antolatu zen mobilizazioan izateagatik.

El juicio contra los jóvenes independentistas concluirá hoy

El juicio contra 36 jóvenes independentistas tiene previsto celebrar hoy su última sesión en las dependencias de la Audiencia Nacional española en San Fernando de Henares. En las últimas sesiones, celebradas la pasada semana, los abogados defensores reclamaron al Tribunal Constitucional que se pronuncie sobre la desproporción de las penas pedidas por la Fiscalía contra los enjuiciados y solicitó que se declare la nulidad de las declaraciones obtenidas bajo torturas. La denuncia de esta práctica ha estado presente durante toda la vista.

Asimismo, personalidades vascas de distintos ámbitos comparecieron el viernes en Donostia para hacer suyo el alegato final de los jóvenes procesados, destacando que este se hizo en Euskal Herria por parte de representantes de la sociedad vasca en vez de hacerlo en Madrid ante un tribunal. En el mismo se destacaba que «se ha construido un nuevo nuevo sujeto, un nuevo nosotros, ciudadanos que apostamos por un futuro de paz y justicia» y se reclamaba que se tuviera en cuenta el tiempo de transición que vive Euskal Herria a la hora de emitir sentencia.

Mientras, se suceden las muestras de solidaridad con los imputados en los juicios políticos. El pasado sábado tuvo lugar en Tafalla una jornada de solidaridad con Adolfo Araiz y Floren Aoiz, enjuiciados en el proceso 35/02. Además, se reclamó que se dejen sin efectos las medidas contra la herriko Azoka.

El 15 de marzo se celebrará en Donostia Konpromezu Eguna para «reforzar la idea del compromiso colectivos» y denunciar el carácter político de los juicios que todavía se siguen celebrando. GARA