GARA DONOSTIA

20.000 lagunek hartu dute parte Donostiako Giza Eskubideen Jaialdian

Apirilaren 4 eta 11 artean izan da aurtengo Donostiako XII. Giza Eskubideen Jaialdia eta, antolatzaileek emandako datuen arabera, 20.044 parte hartzaile izan ditu, aurreko edizioan izan zirenak baino 4.446 gehiago.

Horietatik 10.865 filmak ikustera joan dira. 9.179 bestelako ekintzetan parte hartu duten pertsonak dira; esaterako, erakusketak ikustera joan direnak, Pauso Berriak zikloko emanaldi berezietan izan direnak edota Musika Parkean programaren baitan eskainitako kontzertuak entzutera joan direnak.

Sariren bat irabazi duten filmei dagokienez, «Short term 12» lanak film luze onenaren saria jaso zuen eta «Minerita» lana film labur onentzat hautatu zuen epaimahai gazteak (103 pertsonak bozkatu zuten).