GARA

Herritarrek erabakiko dute 200.000 euro zertan inbertitu Tolosan

Herritarrak informatu eta egin dituzten ekarpenak kontuan hartu ditu orain arte Tolosako udal gobernu taldeak aurrekontuak osatzeko orduan, baina 2015eko kontuei begira jauzi bat eman nahi du Bilduk, eta orain tolosarren parte hartze zuzena bermatu nahi du. Hori dela-eta, herritarrekin talde bat osatu nahi du Ibai Iriarteren gobernuak, eta nabarmendutakoaren arabera, «anitza» izan behar du, ahalik eta ikuspuntu zabalena izateko».

Taldea maiatzaren amaieran hasiko da biltzen kontuak osatzen joateko. «Konpromisoa» eskatzen zaie interesatuei fase ezberdinetan jarraipena bermatzeko, eta udal teknikariek ere parte hartuko dutela zehaztu dute. Iragarri dutenez, denera 200.000 euro izango dira non inbertitu erabakitzeko.