Nagore BELASTEGI

Mariren argiak gidatutako artistak eskutik helduta

Anbotoko Dama, Aketegiko Sorgina, Bideko Emazte Xuria, Harpeko Saindua... hamarka izen aurkitu ditzakegu euskal mitologiako pertsonaia gorena aipatzeko. Sugaar-en maitale, emankortasunaren seinale eta uzten zaintzaile, emakumeen boterearen adierazle, ama lurraren pareko... batzuentzat Mari mitologia baino gehiago da; natura oinarrian duen bizitza estilo bati jarraitzea irudikatzen du.

Marik izendapen ugari dituen bezala, irudimenean sor ditzakegun bezainbeste irudikapen ditu. «Buru bat, aburu bat» esaerari jarraituz, «Mariren argi bilgarrian» erakusketan parte hartzen duten 39 artistek beren ikuspuntua zabaldu dute artearen bidez Marik duen energia irudi batekin ilustratzeko. Diziplina ugari biltzen dira maiatzaren 3ra arte Tolosako Aranburu jauregian izango den erakusketan: eskultura, serigrafia, pintura, beira, argazkigintza... artelan guztiak oso desberdinak dira lehenengo begi-kolpean, baina euren arteko lotura misteriotsu bat dago. Hain desberdinak izanik ere, lotzen dituen zerbait antzematen da. Mariri buruzko erakusketa dela dakitenek ez dute gehiago pentsatu behar izango, gaia zein den agerikoa baita. Gaia ezagutzen ez dutenek, berriz, nahikoa izango dute buelta bat ematea Mariren argi bilgarri horretaz busti eta mitologiari eskainitako txoko bat dela konturatzeko.

Pascale de Gilbert da komisarioa. Erakusketa hau sortu zuenean ibiltaria izango zela uste zuen, baina oraingoz Tolosa ikusi ahal den bigarren herria da, Mendikotaren (Zuberoa) atzetik. Han, de Gilbertek berak kudeatzen duen Algareki galerian jarri zuten erakusketa. «Ez da erraza erakusketa jartzeko lekuak bilatzea. Tolosara ekartzea oso erraza izan da, Udalak prestasun handia duelako eta, gainera, areto hau zoragarria da. Nahikoa handia da artista bakoitzak merezi duen espazioa izateko», aipatu zuen. Izan ere, hainbeste artista eta artelan dira, ezen bata bestetik gertuegi jarriz gero, bakoitzaren edertasuna ikustea zaila den.

Artisten esku

Artista horien guztien artean «zazpi herrialdeetako ordezkariak» daudela nabarmendu zuen komisarioak, harro. Beraiekin harremana ere naturaltasun osoz egin zen. «Nik batzuk ezagutzen nituen eta haiekin harremanetan jarri nintzen banekielako gaiarekin harremana zuten lanak egiten zituztela. Beste batzuetan beraiek izan dira nirekin harremanetan jarri direnak». Horien artean Zumeta bera dago, lagun batzuek eman baitzioten erakusketaren berri eta bera parte hartzera animatu zen. «Egia esan, aspaldian komentatu nion mitologiaren gaineko erakusketa bat egin nahi nuela, baina ez nion proposamenik egin», aitortu zuen de Gilbertek. Erakusketa muntatzeko garaian ere ez da bakarrik egon, taldean lan egitea gustatzen zaien artistez inguratu baita. Parte hartzaileetako batzuek koadroak nola kokatu pentsatzen lagundu diote, eta horrek erakusketari nortasun propio bat eman dio. Sorkuntzarako unean ere askatasun osoa eman ohi die artistei, haiengan konfiantza osoa baitu.

Artista batzuek erakusketarako lanak egin dituzte espresuki, eta beste batzuek aurretik gaiarekin bat egiten zuten artelanak zituzten. Adibidez, Alberto Letamendirentzat mitologia gai duten koadro eta eskulturak egitea ohikoa da. Naturari erreferentzia egiten dioten meta multzo bat irudikatu du mihise batean; akelarrea dirudien jende talde bat, bestean. Dantzan ari den emakume itxura duen eskultura bitxia, tamaina txikikoa, ere berea da.

Igor Obesok, beira lantzen duen artistak, berriz, azkeneko unean pieza bat gehitzea erabaki zuen. Komisarioak bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman zion eta oso pozik dago emaitzarekin. Orain Mariren buruaren beirazko bi irudikapen desberdin daude erakusketan, argi distiratsuz bildutakoak biak. «Lan abstraktuagoak espero nituen Mariren argia irudikatzeko, baina hobe da artisten nahia errespetatzea. Azkenean, hainbeste artistarekin lan egitean emaitza desberdinak ere baditugu», azaldu zuen. Esan bezala, artista batzuen laguna zen aurretik; beste batzuekin konexioa berehalakoa izan zen.

Hasiera batean, euskal mitologiako pertsonaia guztiak biltzen zituen bilduma osatu nahi zuen, baina sortzaileekin hitz egitean segituan konturatu zen lan gehienak Mariren figuraren ingurukoak zirela, eta gainera, horiekin nahikoa zela erakusketa bat osatzeko. Alta, ez zuen Mariren figura edo irudikapen figuratiboan interesik, baizik eta Mariren kontzeptuak artista bakoitzarentzat duen garrantzia, esentzia, islatzean. Horregatik jarri zion erakusketari izen hori, «Mariren argi bilgarrian».

Mariren gaineko sinesmenak askotarikoak dira. Batzuentzat sorgin gaiztoa irudikatu du mihise batean; akelarrea dirudien jende talde bat, bestean. Dantzan ari den emakume itxura duen eskultura bitxia, tamaina txikikoa, ere berea da.

Igor Obesok, beira lantzen duen artistak, berriz, azkeneko unean pieza bat gehitzea erabaki zuen. Komisarioak bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman zion eta oso pozik dago emaitzarekin. Orain Mariren buruaren beirazko bi irudikapen desberdin daude erakusketan, argi distiratsuz bildutakoak biak. «Lan abstraktuagoak espero nituen Mariren argia irudikatzeko, baina hobe da artisten nahia errespetatzea. Azkenean, hainbeste artistarekin lan egitean emaitza desberdinak ere baditugu», azaldu zuen. Esan bezala, artista batzuen laguna zen aurretik; beste batzuekin konexioa berehalakoa izan zen.

Hasiera batean, euskal mitologiako pertsonaia guztiak biltzen zituen bilduma osatu nahi zuen, baina sortzaileekin hitz egitean segituan ohartu zen lan gehienak Mariren figuraren ingurukoak zirela, eta gainera, horiekin nahikoa zela erakusketa bat osatzeko. Alta, ez zuen Mariren figura edo irudikapen figuratiboan interesik, baizik eta Mariren kontzeptuak artista bakoitzarentzat duen garrantzia, esentzia, islatzean. Horregatik jarri zion erakusketari izen hori, «Mariren argi bilgarrian».

Mariren gaineko sinesmenak askotarikoak dira. Batzuentzat sorgin gaiztoa da, batez erarentzat ere gertukoa da Mari: «Aspalditik egin nahi nuen berari buruzko erakusketa bat, baina atzeratzen joan naiz. Lagunak nituen pare bat artista hil dira azkenaldian eta prozesua bizkortu egin du horrek. Mariren munduan neure burua ikusten dut, bere balio eta sinesmenekin bat egiten dut. Zuberoan bizita, naturaren erdian, erraza da Mariren mitoa bizitzea».

Tolosan egin zuten inaugurazioa gogoratzean irribarrea sortzen zaio, Mariren eraginez-edo «magikoa» izan zelako. «Juantxo Zeberiok ideia bat izan zuen eta bere anaia Xabi eta akordeoi jotzaile batekin aretoari musika jartzeko proposamena egin zuen. Txoko bakoitzean bat jarri zen, espazio desberdinei giro berezia emanez. Artelanen eta musikaren arteko nahasketa zoragarria izan zen. Hitzekin azaldu ezin dudan emozio bat sortzen dit», aitortu zuen.

Erakusketari amaiera emateko argazki batekin egiten dugu topo. Aurpegi atsegineko emakume gazte bat ageri da, guri begira. Mari izan daiteke. Emakume arrunta da, ez erlijioek gaiztotu nahi izan zuten sorgin maltzurra. Gutako edonor izan daiteke Mari, gure Mari.