GARA BAIONA

Udalbiltzak atxikimendu prozesu berria abiatu du Ipar Euskal Herrian

«Euskal Herrian sinesten dugun hautetsiak gara» eta «Udalbiltzak ezinbesteko funtzioa betetzen du inguruko garapen sozial eta ekonomikoan», adierazi zuten atzo, Baionan, nazio erakundearekin jada bat egin duten Ipar Euskal Herriko hainbat udal ordezkarik. Atxikimendu gehiago jasotzeko prozesua jarri dute martxan, eta orain arte pauso hori eman duten 68 hautetsiak baino gehiago izango direla iragarri dute.

Ipar Euskal Herrian izan berri diren hauteskundeen ostean, udalerrietako ordezkari berriak izendatu dira, eta emaitzei begira gehiago dira Euskal Herriaren izaerarekin bat egiten duten ordezkariak. Kargu berri horiei begira, atxikimendu berriak jasotzeko prozesua jarri du abian Udalbiltzak, eta jada zenbait hautetsik bat egin dute nazio erakundearekin.

Izan ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako zenbait udalerritako auzapez eta hautetsi talde batek agerraldia eskaini zuen atzo Baionan, beren atxikimendua agertzeko, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidentearekin batera.

Argitxu Hiriart-Urruly Kanboko hautetsia, Ruben Gomez Liginagako auzapeza, Nicolas Blain Makeako hautetsia eta Iker Elizalde Hendaiako auzapezordeak hartu zuten hitza. Horiekin batera, atxikimendua erakusteko, Maite Etcheverria Ozazeko auzapeza, eta beste zenbait herritako hautetsiak izan ziren prentsaurrekoan; besteak beste Ziburuko Eneko Aldana-Douat, Urruñako Filipe Aramendi eta Kanboko Nathalie Aicaguerre.

«Euskal Herrian sinesten dugun hautetsiak gara eta euskal herritar sentitzen gara. Uste dugu Udalbiltza ezinbesteko tresna dela herrialdeen egituraketa instituzionalerako eta bertako lurraldeen kohesiorako», adierazi zuten.

Zehaztu zutenez, 62 hautetsik, 12 auzapez barne, parte hartzen dute orain erakunde nazionalean, eta, erran zutenez, «Udalbiltzarekin bat egiteko orain abiatu dugun prozesua amaitzen denean, kopuru hori nabarmen handiagoa izango da, dudarik gabe». Kopurua bikoiztea espero dute Udalbiltzako partaideek.

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidenteak kargudun berriak zoriondu zituen. Erran zuenez, «gure herriaren garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzearren, Udalbiltzan hautetsi guztiekin lan egin nahi dugu, lankidetzarako esparru berria sortzen eta, dudarik gabe, udalerri askotan elkarrekin lan egiteko aukera izango dugu». «Euskal Pirinioetan lan eta bizi» garapen ekonomiko eta sozialerako proiektua jarri zuen adibide.

«Euskal herritarrak gara»

Hego Euskal Herrian, 68 udaletan onartu da Aberri Eguna dela eta, «Euskal herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu» Udalbiltzak aurkeztutako mozioa. Nazio erakundeak emandako datuen arabera, 54 udalek ezohiko osoko bilkuran eztabaidatu dute aipaturiko manifestua, eta horietako batzuetan Euskal Herriko ikur eta banderen aldeko herri ekitaldiak ere antolatu dira.

Onartutako mozioan, udalbatzek euskal herritartasunaren aldeko herri dinamika bultzatzera dei egiten dute, eta herritartasun hori agiri ofizial baten bidez adierazteko zilegitasuna aldarrikatzen dute.

El domingo, otra cita por la normalización de los símbolos

Antes de que, al mediodía, comience la marcha organizada por Independentistak, Udalbiltza ha puesto otra cita en Iruñea. Concretamente, ha convocado a los electos municipales a las 10.30 en la plaza del Ayuntamiento, para celebrar un acto institucional en el que anima a participar a quienes dedicarán la jornada a celebrar Aberri Eguna en la capital histórica de nuestro país. En ese lugar se izarán «las banderas de Euskal Herria» y se dará a conocer la resolución aprobada por la institución nacional para la ocasión.

«Los cargos electos de Udalbiltza vivimos con pesar y preocupación la situación de prohibición de los símbolos vascos que se está dando en Nafarroa Garaia. Y en todos los ayuntamientos de Hego Euskal Herria estamos padeciendo la imposición de la bandera española», indicó en una nota de prensa. Frente a ello, reivindica «una Euskal Herria sin imposiciones identitarias ni banderas perseguidas» y, por tanto, seguirá impulsando «la normalización de los símbolos en los que se ven reflejados quienes se sienten vascas y vascos». GARA