Adierazpen askatasuna: elkartasuna Iñaki Sotorekin
Jose Mari Aldaia | Zarauzko Ezker Abertzaleko kidea
2013/01/02

Abenduaren 19an Iñaki Soto, GARA egunkariko zuzendaria eta zarauzko bizilaguna, Eloy Velasco, Espainiar Estatuko Audientzia Nazionaleko epailearen aurrean izan zen. Zein zen deklaratzera deitzearen atzean zegoen ustezko delitua? Pasa den abuztuan GARA-n argitaratu zen gutun bat. Gutun horren jatorria, Maite Perez eta Rafa Etxebeste donostiarren heriotzaren urteurrena gogora ekartzea zen, zeinak lehergailuak eskutan hil ziren. Gutun hori idazteagatik gutunaren sei sinatzaileak «terrorismoari gorazarre» egiteagatik inputatuak izan dira. Eta gutun horri bide eman eta GARA egunkarian argitaratzeagatik Iñaki Soto bera ere inputatuen artean dago.

Zarauzko Ezker Abertzaleak Espainiar Estatuak beste behin ere adierazpen askatasunaren aurka egindako eraso hau irmoki salatu nahi du. Aurrez ere argi ikusi ahal izan dugu Espainiar Estatuak Euskal Herriko zenbait ahots isilarazteko egiten duen ahalegin bortitza. Indarrez itxi zituzten ‘Egin’, ‘Ardi Beltza’ eta ‘Egunkaria’. Orain «terrorismoari gorazarre» egiten zaiola argudiatuz, Euskal Herriaren historia politikoaren parte diren zenbait gertakari ere isilarazi nahi dituzte. Historia eurek soilik idatzi nahi dute, elkarbizitzarako, kaltetu guztien aitortzarako eta, funtsean, normalizazio politikorako bidean urratsak emateko garaia denean. Hala eskatu zaie Euskal Herritik eta baita nazioartetik ere.

Ildo horretan, beraz, Zarauzko Ezker Abertzaleak Iñaki Soto-ri eta gutunaren sei sinatzaileei elkartasunik beroena helarazi nahi die eta, bide batez, Estatu Espainiarrari orokorrean, eta bere egitura judiziala osatzen duten epaile eta fiskalei partikularki, Euskal Herriaren bake eta normalizazio gogoei entzun eta modu arduratsuan urratsak emateko eskatzen die.

Artikuluak
Víctor Moreno
2014/04/18
Olatz Ruiz de Azua
2014/04/17
Garbiñe Bueno, Esti Mujika, Txutxi Ariznabarreta, Alberto Ugarriza, Kristina Rodriguez
2014/04/17
Mª Carmen Virto Totoricagüena
2014/04/17
Gutunak
Ana Colomo
2014/04/16
Pedro José Larraia Legarra
2014/04/13
Mikel Luluaga, Naroa Geresta | Bai Euskal Herriari-ko kideak
2014/04/11
Axun Lasa
2014/04/11
Azken post-ak
Josean Bueno
2014/04/16
Joseba Leizeaga
2014/04/15