Esker gutuna!
Kontxi Agirre, Pello Epelde, Aiora Epelde | Donostia
2013/01/10

Gutun publiko honen bidez, azken urte bete gogor honetan, modu batetan edo bestean, gure ondoan egon zareten guztioi, babestu gaituzuen guztioi, Eperi maitasuna eta estimazioa azaldu diozuen guztioi… gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Urtea latza izan da, gogorra bezain intentsua. Eperi minbizia diagnostikatu ziotenetik aurrera, borroka konstantea izan da. Bizi nahi izatearen kontzientziak bultzaturik, azken momentura arte borrokatu baitu Epek. Bere gorputzak baina ezin zuen gehiago.

Gaixotasunaren aurrean egoki kokatzea zaila izaten da, gaixotasunak dituen etapa ezberdinak bizitzea gogorra da, eta gaixotasunak hiltzera eramango gaituela (egin beharrekoa egina geratu denaren ) lasaitasunez barneratzea ariketa konplikatua da…Guretzat baina beharrezkoa eta inportantea izan da bide hau egoki egitea.

Eta bide hau egoki egin izana ezinezkoa litzateke, Donostia Ospitaleko “Etxeko Ospitalizazioa unitate paliatiboko” ekipo izugarri eder horren laguntzarik eta babesik gabe. Mila esker bihotz bihotzetik!

Mila esker! Epe etxera eraman ahal izatea posible egiteagatik, eta bere azken egunak bere txokoan, bere gauzen ondoan eta bereetaz inguratuta bizitzea posible egin ahal izateagatik. Ezinezkoa da lerro labur batzuen bidez, etxeko lehen egun haietan Epek zenbat gozatu zuen adieraztea, baina izugarria izan zen.

Mila esker! Eperen egoeraren aurrean erakutsi duzuen humanotasunagatik. Mila esker! gu zaintzeko eta babesteko egin duzuen ahaleginagatik, ez dugu sekula ahaztuko, ondo ondoan sentitu baitzaituztegu.

Mila esker! Eperen heriotza duintzeagatik.

Mila esker! Heriotza jaiotza bera bezain naturala dela pentsamenduari (lehenengoak poza eta bigarrenak tristura ekartzen badu ere) ateak zabaldu, eta maite ditugun pertsonen agurra modu goxo eta maitekiro batetan garatzen laguntzeagatik.

Mila esker bihotz bihotzetik!

Artikuluak
Rafa Izquierdo
2014/04/20
Mikel Etxeberria
2014/04/20
Víctor Moreno
2014/04/18
Olatz Ruiz de Azua
2014/04/17
Gutunak
Ana Colomo
2014/04/16
Pedro José Larraia Legarra
2014/04/13
Mikel Luluaga, Naroa Geresta | Bai Euskal Herriari-ko kideak
2014/04/11
Axun Lasa
2014/04/11
Azken post-ak
Josean Bueno
2014/04/16
Joseba Leizeaga
2014/04/15