Beñi Agirre | Euskara irakaslea

Españoleando

Entzun arren, Wert jauna. Euskaldunok lurralde jakin batean garatu ditugu gaur egun arte iritsi diren hizkuntza eta kultura; baita jardun ekonomiko berezkoak ere; belaunaldiz belaunaldi, mendez mende, milaka urtetako ibilian. Beraz, zilegitasun osoz bizi eta dihardugu gure habitat naturalean.

Hau herri duina da; hiritarrak, ondratuak, langileak, solidarioak, beste edozein herriko hiritarren antzera, zenbait espainiar barne. Euskal Herriak berezko hizkuntza du, euskara. Euskaldunok, euskaldun orok esango nuke, beste hizkuntza baten jabe ere bagara: gaztelania edota frantsesa; batzuek hirugarren eta laugarren hizkuntzaren bat ere menderatzen dute.

Hegoaldeko euskaldunak espainiartzea gaztelania jakitea bada, nafar-euskadiko denok ezagutu eta errespetatzen dugu hizkuntza hori; beraz, ez dugu halakorik behar. Españolizatzea, Wert jauna, zuek erakusten ari zareten izaera eta gizarte usteldua gureganatzea bada, ez dugu nahi. Eta horretara derrigortzen bagaituzue, erantzun bakarra dugu: independentzia.

Bilatu