Urrezko Danborra Richardentzat
Nekane Tena Iglesias
2012/11/28

Jakina denez, Donostiaren izena eta izana benetan eta nabariki era baikor eta erkargarrian munduratzen lagundu duten pertsonak saritzeko sortu zen Urrezko Danborra. Ezbairik gabe, Richar Oribek badu tasun hori. Bere kirol lorpenek, nazioarteko lehiaketetan 135 domina baino gehiago -eta horietako asko mundu mailako txapelketetan edo Europa mailakoetan edota Joko Paraolinpiarretan- lortu ondoren, erakusten dute Donostiaren historian aurki dezakegun kirolaririk gailenenetakoa dela. Kirol lorpen horiek, gure hiriaren izena munduan zehar ezagutaratzen duen pertsona honen nortasunarekin lotzen dira, eta haren adeitasuna, samurtasuna eta hobetzeko ahalmen miresgarria Donostiako bizimoduaren isla ederrak dira. Gure ingurumenaren argazki paregabe horiek hiriaren erakus-leiho badira, Richard da hiri solidario, aurrerakoi eta bertan bizi garen guztion eskubideen ta aukera berdintasunaren aldekoaren aurpegi soziala.

Ahalmen urrituak dituzten pertsonek erakusten digute noraino biderka daitezkeen edonoren gaitasunak saiatuz eta etengabeko ariketaren bitartez. Gu guztiontzat ispilu eta eredu dira. Gure ondarerik preziagarrienetakoak dira eta gizartearen eta erakundeen saria merezi dute. Richardek bikainki ordezkatzen du elkar hartzetik abiatuz denon herritartasuna hobetzeko erronka helarazten digun gizatalde eredugarri hori.

Richard Oriberi Urrezko Danborra ematea, nire ustez, erabaki zuzenena izango litzateke, eta hiriaren ezagutzarako urrats paregabea 2016ko kultura hiriburua izateko bidean.  

Artikuluak
Víctor Moreno
2014/04/18
Olatz Ruiz de Azua
2014/04/17
Garbiñe Bueno, Esti Mujika, Txutxi Ariznabarreta, Alberto Ugarriza, Kristina Rodriguez
2014/04/17
Mª Carmen Virto Totoricagüena
2014/04/17
Gutunak
Ana Colomo
2014/04/16
Pedro José Larraia Legarra
2014/04/13
Mikel Luluaga, Naroa Geresta | Bai Euskal Herriari-ko kideak
2014/04/11
Axun Lasa
2014/04/11
Azken post-ak
Josean Bueno
2014/04/16
Joseba Leizeaga
2014/04/15