‘Axtrokia’, Eskoriatza biziberritzeko moneta

Arazoa ikustea gauza bat da eta konpontzen saiatzea beste bat. Gure herrietako merkataritza txikia arriskuan dagoela edozeinek antzematen du, baina nola lagundu benetan, zer neurri eraginkor har daitezke? Eskoriatzan tokiko monetaren bidetik jo dute. Aurretik ere badira txanpon bereziak, alternatiboak, erabiltzeko esperientziak Euskal Herrian, baina herri gipuzkoar honetan zuzen zuzenean merkataritza txikia sustatzeko asmatu dute ‘axtrokia’. Dagoeneko kalean daude billete berriak.

2014 MAR. 18