Bonberenea, aurpegi askodun gaztetxea

Aurpegi asko dauzka Tolosako Bonbereneak: gaztetxea da, etxe okupatua ere bai, baita kultur-faktoria ere. Gazteak lan taldetan banatuta aritzen dira; batzuek kontzertuak antolatzen dituzte, beste batzuek emanaldien soinua eta irudia grabatzen dute gero DVDak argitaratzeko, badira grafismo alorra lantzen dutenak, baita txarangan jo eta su ari direnak ere... baina asteburuko afariak ahaztu gabe eta oiloak zaintzeaz ere arduratuta. NAIZ bertan izan da.

2014 URT. 03