‘Gure esku dago’ dinamika

Erabakitzeko eskubidearen alde abiatu den ‘Gure esku dago’ ekimenaren azalpen bideoa. Herriz herriko aurkezpenak eta ekimenak abiaraziko dituzte berehala eta 2014ko apirilean jarri duten lehen hitzordu garrantzitsua, ‘Euskatalba’ ekimenarekin. Hiru egunez Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriaren arteko kultura, kirol eta arte elkartrukea izango da Donostian. Bigarren hitzordu garrantzitsua 2014ko ekainaren 8an. 50.000 lagunek osatutako giza katea egingo dute Durango eta Iruñea lotuz. (Versión en castellano)

2013 EKA. 08