Idazle izaten ikasten Elgoibarko aterpetxean

Elgoibarko kaskotik sei kilometrora, mendi artean, Aubixa aterpetxean, hogei neska-mutiko ari dira jolasean eta idazten. Urruzuno Literatura Lehiaketan bikaintasun-aipamenak jaso dituzten idazle gazteak dira, 14 eta 18 urte artekoak, eta «begirale» bereziak dauzkate uda bukaerako egonaldian: Yolanda Arrieta eta Xabi Paya idazleak, biak ere literaturaz dakitena erakusteko prest.

2012 IRA. 06