Ikasleen mobilizazioa eta itxialdia Donostian

Hego Euskal Herriko hezkuntza alorrean deitutako greba orokorrak milaka ikasle atera ditu kalera, euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko eta Gobernu espainolak hezkuntza alorrean ezarri dituen neurriak salatzeko. Donostian elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean eta ondoren manifestazioan joan dira Ibaetako campuseraino. Han itxialdia egin dute Carlos Santamaria liburutegian.

2014 MAR. 27