Naiz.info
Donostia

Euskal Herria Mendi Erronka ekainaren 1ean egingo da Leitzan

Mendi froga Leitzan abiatu eta amaituko da, 60 kilometrotako ibilbidea izango du eta Araitz, Harana-Larraun eta Lekunberritik igaroko da, 6.000 metrotako desnibelarekin.

Euskal Herria Mendi Erronka Donostian aurkeztu dute antolatzaileek. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Euskal Herria Mendi Erronka Donostian aurkeztu dute antolatzaileek. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Esaitek erronka berri bat aurkeztu du, «benetako erronka bat», Martxel Toledo koordintzailearen esanetan. Euskal selekzioaren ofizialtasuna kirol diziplina guztietan lortu nahi du eta, bide horretan, Euskal Herria Mendi Erronka antolatu du, ekainaren lehenengoan, Leitzan.

Esaitek, ordea, lehiaketatik harago joan nahi du. «Gure erronka ere bada EHME irekia eta parte hartzailea izatea», nabarmendu du Toledok, beteranoen eta emakumeen presentzia goratuz.

Frogak 60 kilometrotako ibilbidea izango du, Leitzan hasi eta amaituz. Araitz, Harana-Larraun eta Lekunberritik barrena ibiliko dira kirolariak eta 6.000 metrotako desnibela gainditu beharko dute.

18 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du eta antolakuntzak gehienez 500 izen emate onartuko ditu (www.ehmendierronka).

Federazioaren lizentzia dutenek 50 euro ordaindu beharko dute eta lizentzia gabekoek, 55.

Dortsalen banaketa Leitzako plazan izango da ostiral arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara eta probaren egun berean, goizeko 05.00etatik 06.00etara.