NAIZ.INFO
DONOSTIA

Iturburuetara itzuliko da Oskorri bere 30 urtemugan, Gabriel Aresti poeta omenduz

Sortu aurretik eta ondoren Gabriel Arestirekin lotura hertsia izan zuen Oskorrik eta, hain zuzen, erro horietara itzuliz ospatuko du taldeak 30. urtemuga. Poetaren errepertorioa nahiz hark inspiratutako kantak taularatuko ditu talde beteranoak ‘Gabriel Aresti bizsitan’ proiektu berriaren baitan.

‘Gabriel Aresti bizsitan’ proiektuaren aurkezpena, Victoria Eugenian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
‘Gabriel Aresti bizsitan’ proiektuaren aurkezpena, Victoria Eugenian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Hilaren 22an, ostirala, Kilometroak jaialdiarekin elkarlanean, Tolosako Leidor antzokian 20.00etan eskainiko duen ‘Gabriel Aresti bizsitan’ kontzertua aurkeztu du Oskorrik Donostiako Victoria Eugenian.

Hilabete batzuk geroago, abenduan, Victoria Eugenian lan bera taularatuko du.

Oskorriko kideak, «gogotik birsortu eta bizkortuta, formazio klasikoan» itzuliko da taula gainera proiektu berri honen eskutik, era akustikoagoan.

Beteranoak hunkitu eta gazteei Gabriel Arestiren figura hurbiltzeko, haren errepertorioa nahiz hark inspiratu edo ukitutako kantak berreskuratuta osatuko du Oskorrik proiektu berria, bere 30. urteurrenaren karietara.

‘Gabriel Aresti bizsitan’ proiektua taula gainera eramanda, 1975ean zendutako eta taldearen fundatzaileekin harreman estua izan zuen poeta omendu nahi du eta, horrez gain, «egungo egoera latz honetan izugarrizko gaurkotasuna» gorde duten kantuak berreskuratu.