NAIZ.INFO
IRUN

Esku-eskura dute finalerdietarako sailkapena Irujo eta Zabaletak

Bederatzi neurketa jokatu eta zortzi irabazita, pauso batera du finalerdietarako sailkapena Irujo eta Zabaletak osatzen duten bikoteak. Larri baina Ezkurdia eta Zubietaren aurka irabaztea lortu due (22-18).

Joseba Ezkurdia, pilota jaso nahian. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Joseba Ezkurdia, pilota jaso nahian. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Binakako eskuzko txapelketak aurrera darrai eta jada bederatzigarren jardunaldiari ekin diote pilotariek. Irunen izan dute gaur zita Irujo-Zabaleta/Ezkurdia-Zubieta bikoteek.

Batak sailkapenaren lidertzan direla iritsi dira norgehiagokara, besteak, aldiz, sailkapena lortzeko borrokan sartzeko asmoz.

Liderrek eraman dute neurketa azkenean, euren nagusitasuna are gehiago indartuz. Neurketa estua jokatu dute, azkenean, ordea, puntua eurentzako (22-18).