Naiz.info
Donostia

Hamabi eragilek euskal borroka ezberdinak erakutsiko dituzte Europako hamaika herritan

Euskal Herriko hamabi eragile Europako hamaika herritan barrena ibiliko dira euskal borroka ezberdinak erakusten Nazioarteko Elkartasun Astearen baitan. Preso politikoen kontrako salbuespen neurriak bertan behera uzteko ere eskatuko da nazioarteko hainbat herrialdetan.

Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunek Koldo Mitxelenan aurkeztu dute Elkartasun Astea. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunek Koldo Mitxelenan aurkeztu dute Elkartasun Astea. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Askapenak, Euskal Herriaren Lagunekin batera, Nazioarteko VIII. Elkartasun Astea egingo du martxoaren 2tik 10era Europako zein Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Ekimen sozial, kultural eta politikoen bidez, euskal preso politiko eta errefuxiatuek bake prozesuan izan beharko luketek parte hartzea aldarrikatuko dute eta Gobernu espainol eta frantsesari gatazkaren konponbide politikoa oztopatzen duen errepresioari amaiera emateko eskatuko diete.

Ildo horretatik, Euskal Herriko 12 eragile Europako hamaika herritan barrena ibiliko dira. Hala nola, Bilgune Feminista, Etxerat, Herrira, Euskal Herrian Euskaraz, Ahaztuak, Ikasle Abertzaleak, Gazteak, Elkartzen, Askapena eta preso politikoen bitartekariek munduari erakutsiko dizkiete euskal borroka ezberdinak.

Hainbat hirtan ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentala ere izango da ikusgai.

Asteari amaiera emanez, Europan zein Latinoamerikan hainbat elkarretaratze egingo dira, salbuespen neurriak bertan behera utz daitezela eskatuz.