Ikoitz blog naiz+

'Per un país de tots, decidim escola catalana' manifestazioa iragarri du SomEscola-k

"Per un país de tots, decidim escola catalana" lemapean manifestazioa deitu du Herrialde Katalanetako SomEscola hezkuntza plataformak ekainaren 14rako. Plataforma honek 40 hezkuntza eragile, herri mugimendu eta gizarte erakunde baino gehiagoren babes zabala lortu du. Herri ekimen honen helburua eskola katalanaren defentsa egitea da.

Iragarri zuten bezala, ekainaren 14an, Bartzelonan, izango den manifestazioa Herrialde Katalanetako hezkuntzaren aldekoa izango da; baita LOMCE desobeditzeko asmoa iragartzeko ere.