Harkaitz Canok idatzitako narrazioa


19. ATALA

MEMORY DUMP

HARKAITZ CANO | 2013/08/22


Albist-hariko breaking newsak ez sinestekoak ziren: Abdul Gerrikagoitia lehendakaria tiroz hila izan zen ni Sylesiara heldu baino apur bat lehenago. Frankotiratzaile baten lana, it looked like. Eta sniperraren arrastorik ez inon. Azkenean lortu zuten euren asmoa, orduan: saiatu ziren azken aldian ostra pozoituak igorri zizkioten bere urtebetetzean, baina ez zituen jan, ramadanaren erdian zegoelako. Nire umore detektagailuak sadness arrastoak atzeman zizkidan eta endorfinak automatikoki ziztatu, erabat abaildu ez nendin. Lehendakaria cold dead eta ni so far away from home. Hiletara ere ezingo nuen joan. Burialera ere ez. Haserre nengoen with myself. What the fuck egiten ari nintzen Sylesian?

Ez nuen oso ongi ulertzen nire funtzioa bertan. Euskal Protektoratuaren enbaxadan ari nintzen lanean eta zenbakiak eramateko orduan nire zorroztasun eta zehaztasunagatik kontratatu nindutela esaten zidaten denek, baina burua sort of mixed up neukan... Zorroztasuna eta zehaztasuna zenbakietarako? Zer zenbaki, ordea? Sylesiarrekin ez geneukan apenas merkataritza harremanik. Denbora asko neraman han, ala gutxi? Nola ez dakik hori, Ismael? Ez nintzen able to figure it out. Our sagardogileek apenas ekartzen zuten aspaldiko urteetan sagarrik Sylesiatik sagardo lurrin destilatua egiteko… Chainisek saltzen ziguten guztia. Why zabaldu zuten, orduan, ostera ere, enbaxada fantasma hura musker hominidoen lurraldean eta ni hona ekarri? Zergatik that waste of money? Dado pare bat neukan patrikan. Eta hala ere, ez nuen gogoan inorekin aspaldian pokerrean aritu izana. Nondik atera zen dado pare hura, Ismael? Didn´t have the slightest idea.  Galdera gehiegi.

To get high gogoa neukan. Muskerdromora joan nintzen denbora-pasa, guztia ahaztu eta nire burua apur bat entretenituko nuelakoan, baina dough guztia galdu nuen han, as usual. Oharkabean nire patrikan agertutako dado haiek botata ateratako zenbakien alde apustu egiteak ere ez zidan balio izan musker irabazleari igartzeko. Niri lizard denak pretty much alike iruditzen zitzaizkidan. Denak berdinak. Mihiluze haien kontra ez zegoen a damned thing egiterik.

Mortal tequila desperado zegoen etxerako bidea. Traffic jam itzelezkoa. Autoebakuntzen joerak langabezian eta esklusio egoeran utzi zituen mediku eta zirujauen manifestaldi batek zeukan errua. 2050. urte ingururaino izarrak ziren haiek. Xamanak. Bihotz-ebakuntzak egin eta tumoreak atzeman eta erauzteko ezinbestekoak. Gurtu egiten zituzten gaixoek eta haiei gustatu egiten zitzaien jendearen mira. Geroztik, ordea, apurka-apurka, biortopediaren mundua fashionchic jarri ondotik, autodiagnosia eta nanosendakuntza hedatu zirenetik, inork ez zituen behar. Laborategiak dira nagusi eta ortomoda. Urteak ziren sintomen datuak sarean erkatzea aski bihurtu zena edozein erabiltzailek autodiagnosi zehatz eta doi bat istantean lortzeko, Dnabook eta antzeko sare sozialei esker. Useless bihurtu ziren eta ez ziren haien ofizioa atzenduta geratu zela ulertzeko gai izan. Can´t stand it. Patrikako laser berdeak eta nanoerrobot tumorerauzleek iraganeko ogibide bilakatu zuten medikuntza, pasatako zerbait. Ofizio guztiekin gertatzen zen, denei iristen zitzaien D day. Baina too cocky and self-confident izan ziren eta ezin izan zuten protagonismo galera hura jasan. Lurrean gertatutakoa, Sylesian errepikatzen zen orain, hainbat urte beranduago. Oronet sareak bigarren manifestaldi baten berri ere eman zuen: kontramanifestaldi bat zen oraingoan, pankarta eta guzti aurrez aurre jarri zitzaizkien medikuei. Pazienteak. Pro-autoebakuntza. Bereak eta bi esaten zizkieten elkarri, yelling and shouting... barking like crazy... Sylesiar haiek mentally ill zeuden. «Trasladoa eskatu behar duk, Ismael», esan diot nire buruari. Euskal Protektoratura itzuli. Edo txarrenean jarrita Foru Erresumara, otherwise... Iruñea itsastarreko portuan marinelak agertu zaizkit buruan, out of the blue, elkarrekin lizunkeriatan. Nondik datoz memory horiek? Who the hellek kontatu zizkidan Iruñeko kontu erotic lizunak?

Hutsik sentitzen naiz. Empty. Memodosiren bat hartzeko gogoa erne zait. Weird thing. Ez dut aspaldian halakorik egin. Urteak, nik uste.

Memoadikto Anonimoen bilerara joatea erabaki dut. Baina denak dira Sylesiako musker hominidoak, except me. Lekuz kanpo sentitu naiz, seinalatuegi, ez batere anonimo. Inon ez nago eroso.

Brainphoneak jo du. Good news. Izozteko eskatu nuen kreditua eman egin didate. Zalantzak sortu zaizkit derrepente. Second thoughts. Galdera txoroak ere bai: azazkalak mozten jarraitu beharko ote dut izoztu ondoren ere? Musker hominidoen izoztea eta gurea, teknika berarekin egiten ote dira?

Minutu bateko isilunea egin dut afterwards, lehendakari erailaren omenez. Gernikako arbola eduki nahi nuke aurrean, baina gabonetako pinu ziztrin bat besterik ez daukat. Christmas garaia da. Baita Goi Sylesia ilunean ere.