Beñat Elosegi Ortiz de Zarate

Atez ate ez birziklatu bai

Atez ate ez! Birziklatu bai! kontraesanak hau dio birziklatu bai baina ez pasa hau da hau burutazio. Herritarrongan izua sortuz haserre ta krispazio gezur ustelak zabaldu eta egiak ez du balio, ‘Txukun’-tasunak zentzu onari mugak ezartzen dizkio.

Alperkeria bultzatu eta ardurak bidean galdu, erantzunkizun denak a(ha)ztuta poltsak leihotan zabaldu ta sortutako zabor guztia auskalo nora bidaldu, erosotasun mugagabea doan nahi digute saldu, errauskailuak eta kutsadurak gain kosterikan ez al du.

Inposaketa dela diote jendeak ez omen du nahi zabortegiko bizilagunak galde ea dauden alai. Norberak sortu norberak bota begiak itxi ta lasai, arazoaren funtsari behigoz heltzeko ote gera gai, birziklatzea eskubide da betebeharra ere bai.

Recherche