berriola
0 commentaires
21/05/2013
08:28

Trikifollia road movie, dokomentala eta musikala da. Bertan trikitilari talde bat beraien tresnaren jatorriaren bila jardungo da, baina Donostiatik Italiako Castelfidardora eramango dituen bidaian ez dute bidean jotzeko aukerarik galduko. Bideo honel zure laguntza, goteo.org/project/trikifollia plataformaren bidez, lortzen laguntzeko promo bat da.

Ni Euskalduna
0 commentaires
20/05/2013
10:15

Aita pasaitarra, ama hondarribitarra eta bera hendaiarra!

Andoni Etxarrirekin egon nintzen Henadaian, bere herrian. Han grabatu genuen elkarrizketa, Hendaiako portuaren ondoan, bera txikitan jolasten zen leku berean.

Inguruan bunker bat zegoela kontatu zidan eta bertan jolasten zirela. Asteburuetan Irunera joaterakoan gertatutakoak, gerra garaiko kontuak, festak etabar kontatu zizkidan.

Tren geltokiaren garrantzia lanpostuen kontuan, Hitler eta Francoren elkarrizketaren garrantzia, inguruko herriekiko erlazioa... zer dela eta dituzte liskarrak Donibanerekin?

Uste nuen baino interesgarriagoa den herria aurkitu eta ikusi nuen Andoniri esker.

...

berriola
0 commentaires
19/05/2013
20:36

Aiorak Twitterrez: Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta, "Eman hartu nahi duzun mundua" lelopean, mundu bola batek Gipuzkoa osoa zeharkatuko du, herriz herri eta belaunaldiz belaunaldi. Gaur Anoetara iritsi da bola, eta dantzan egin diogu harrera!

berriola
0 commentaires
19/05/2013
19:43

Ernai - #KeinuBat - 1976an Irlandako preso errepublikarrek 'Manten protesta' izenez ezagutzen denari ekin zioten preso politikoen estatusa berreskuratzeko, kartzelako uniformea janzteari uko eginez. Keinu horrek irekitako bidetik piztu zen 1981.urteko gose greba ezaguna, Bobby Sands-ek gidatua eta hamar preso politikoen heriotzarekin amaitu zena. Horren ondorioz, Erresuma Batuko gobernuak atzera egin behar izan zuen, presoek aldarrikatutako neurri gehienak martxan jarriz.

Gaztetxeak | Kubako iraultza | Herri Harresia | Rosa Parks | Luddismoa

JOSTARI
0 commentaires
20/05/2013
13:35

Zuk ere ederki pasatu nahi duzula? Ba datorren asteazkenetik igandera bitartean Azpeitiko gaztetxean egingo den zazpigarren garagardo festara urreratzea besterik ez duzu. Uztarria herri aldizkarian ikusgai dagoen bideoan antzematen da nolako giroa egoten den:

Xabier Martin
0 commentaires
20/05/2013
15:47

Euskaraz azpititulatutako trailerrak ikusi nahi badituzue www.iparra.net webara sartu eta jarri ditudanak ikus ditzakezue. Azkena R.I.P.D. filmekoa da, Men in Black antza dauka ea zuen gustokoa bada.

 

Joseba Leizeaga
0 commentaires
20/05/2013
14:34

Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. Gaur egun, halere, errealitatea batzuetan oinarri hauetatik haratago doa.

Españako demokrazia ustela (Aurrez argitaratutakoak)

hiphopgunea
0 commentaires
20/05/2013
12:01

Tema grabado por Javiero (Vendetta).

berriola
0 commentaires
20/05/2013
11:58

Alex Txikon y su equipo quieren rendir un pequeño homenaje a Alexei Bolotov, con estas imágenes de hace pocos días que muestran las últimas horas que pasaron juntos, en un lodge del Khumbu.

> TASIO

berriola
0 commentaires
20/05/2013
10:40

Nabarralde: "Donostia 1813": Hiru inperioren biktima" dokumentalak duela 200 urte hirian gertatuko memoria berreskuratzen du:

1813ko abuztuaren 31an, gerra napoleonikoen testuinguruan, armada "aliatuak" (Espainia, Ingalaterra eta Portugal) Donostiako harresiak suntsitu eta ordu arte frantsesen menpe egondako hiria hartu zuen.

Bretxa eraso eta indar okupatzailea garaitu ondoren, arpilatze, sute, bortxaketa eta heriotza kanpainari ekin zitzaion. Ustez hiriaren askatzea izango zena, babesik gabeko biztanleriaren aurkako zigorra bihurtu zen indar aliatuen eskutik. Hiritarrek pairatu behar izan zituzten garaiko liskar belikoaren ondorioak.

X. Estévez historialariaren hitzetan, garaiko...