Azpiegitura handiak Euskal Herrian [Kontra]

[Kontra] Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Pasaiako Superportua eta Donostiako Metroa. Horien inguruan izan da Kontra programaren azken eztabaida. Gonbidatuak honakoak: Denis Itxaso (PSE-EEko zinegotzia Donostiako Udalean eta San Markos Mankomunitateko lehendakaria), Maribel Vaquero (EAJko legebiltzarkidea), Iñaki Antiguedad (EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakaslea eta Hidrologia katedraduna) eta Iban Asenjo (Bilduko batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan). [Kale inkesta NAIZ+ atalean]

2013 URT. 30