Naiz.info
Donostia

Fermin Muguruzak zuzenekoa eskainiko du gaur, Donostiako Piraten X. urteurrenean

Bost urte agertokietatik kanpo egon ondoren, Fermin Muguruzak kontzertu bakarra eskainiko du gaur, Piraten hamargarren urteurrena dela-eta.

Donostiako Piratek ohar bidez jakitera eman dutenez, Fermin Muguruza musikari irundarrak kontzertu bakarra eskainiko du gaur arratsaldean Donostiako Portuan.

2007az geroztik agertokietatik kanpo bizi da Muguruza eta gaur, arratsaldeko 16.00etatik aurrera, zuzeneko kontzertu bat eskainiko du, Piraten Abordaia abiatu aurretik.

Kontzertua, zuzenean eskainiko dute www.izanpirata.info web orrialdean streaming bidez.

Donostiako Aste Nagusiari buruzko informazio osoa, NAIZeko Agendan.