NAIZ.INFO
DONOSTIA

Maixabel Lasa ‘Txiki’ eta Otaegiren oroimenezko ekitaldian izango da

Martxelo Alvarez Ahaztuak elkarteko bozeramaileak baieztatu duenez, gaur eguerdian Zarauzko hilerrian ‘Txiki’ eta Otaegiren oroimenez egingo den ekitaldian Maixabel Lasa Lakuako Gobernuko Biktimen Arretarako zuzendaria izango da.

Martxelo Alvarezek Infozazpi Irratian esan duenez, Maixabel Lasa Lakuako Gobernuko Biktimen Arretarako zuzendaria Zarautzen izango da gaur eguerdian, Angel Otaegi eta Jon Paredes ‘Txiki’ren oroimenez Ahaztuak elkarteak antolatu duen ekitaldian.

Azaldu duenez, asteartean deia jaso zuten Lakuako Giza Eskubideen Departamentutik ea ordezkaritza bat bidaltzeko oztoporik izango litzatekeen. Alvarezek esan du berak eskula ez diola oztoporik jarri inori baina argi utzi nahi izan du Zarauzkoa Ahaztuak elkarteak ‘Txiki’ eta Otaegiren senideekin batera antolatzen duen ekitaldia dela eta ez dutela utziko «ekitaldi politiko edo hateskundeetako marketin ekitaldia» bihur dadin.