Naiz.info
Anberes

Bost dira guztira Hodei Egiluzen desagerketarekin atxilotutakoak

Belgikako Poliziak beste bi pertsona atxilotu ditu Hodei Egiluzen desagerketarekin zerikusia dutelakoan. Guztira bost dira kasuaren inguruan atzemandakoak.

‘Nieuwsblad’ eta ‘Het Laatse Nieuws’ agerkarien arabera, atxilotutako bat adin txikikoa da, pasa den astean atzeman zuten 45 urteko emakumearen 16 urteko alaba. Bigarren atxilotua adin txikiko honen bikotekidea da, 20 urteko gizasemea.

Belgikako Poliziak uste du bi gazteek Hodei Egiluzen mugikorraren salmentan bitartekari lanak egin zituztela.

Gainontzeko atxilotuak 25 urteko gazte bat –iragan astean Egiluzen kreditu txartela erabiltze egozten zaiona–, 45 urteko emakumea –galdakaoztarraren mugikorra erosi zuena– eta beste adin txikiko pertsona bat dira.

Atxiloketak ez dituzte, oraingoz, ofizialki baieztatu Poliziak eta Fiskaltzak.

Bost dira, beraz, Hodei Egiluzen desagerketarekin zerikusia dutelakoan atzemandako pertsonak.