Naiz.info
Tel Aviv

Ariel Sharonen osasun egoerak okerrera egin du azken orduetan

Israelgo lehen ministro ohi Ariel Sharonen osasun egoerak okerrera egin du azken egunetan. 2006az geroztik koman dago.

Ariel Sharon, 2006an odoljarioa jasan aurretik hartutako irudian. (Uriel SINAI/AFP)
Ariel Sharon, 2006an odoljarioa jasan aurretik hartutako irudian. (Uriel SINAI/AFP)

Ariel Sharonen osasun egoeraz ohartarazi dute komunikabide israeldarrek. Azken orduetan nabarmen okerrera egin duela adierazi dute.

Sharonek 85 urte ditu eta egun Tel Aviveko Tel Hashomer erietxean dago ospitaleratuta. 2006ean odoljarioa izan zuen garunean eta orduz geroztik koma egoeran dago.

Orain hilabete digestio-aparatuan larrialdiko ebakuntza egin ziotela gogorarazi du ‘Yedioth Ahronoth’ egunkariak.

‘Haaretz’en arabera, bere familiaz lagunduta dago Sharon erietxean.