NAIZ.INFO
MADRIL

Garoña irekitzea ahalbidetuko duen dekretua prestatzen ari da Gobernu espainola

Garoñako zentral nuklearra irekitzea ahalbidetuko lukeen dekretua prestatzen ari da Gobernu espainola, Alberto Nadal Estatuko Energia idazkariak adierazi duenez. Zentrala berriro martxan jartzeko erabakia, ordea, Nuclenorren esku dago.

Garoñako zentral nuklearra. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Garoñako zentral nuklearra. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Alberto Nadal Estatu espainoleko Energia idazkariak azaldu duenez, Gobernu espainola dekretu bat prestatzen ari da Garoñako zentral nuklearra berriro ireki ahal izateko. Urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran eramango dute Ministroen Kontseilura.

Nolanahi ere, zentrala berriro martxan jartzeko erabakia kudeatzen duen enpresaren esku dagoela argi utzi du, eta Gobernuak legedia egokitzen duela irekiera «errealitate izan dadin».

Garoñako zentrala uztailetik dago itxita. Nuclenorrek ez du oraindik erabaki zer egingo duen.