NAIZ.INFO
BAIONA

Aitaren hiletetara joateko baimena ukatu egin diote Lorentxa Gimon euskal presoari

Lorentxa Gimon euskal presoari ez diote baimenik eman zendu berria den aitaren hiletetara etortzeko. Asteartean hil zen Xabier Gimon eta datorren astelehenean emango diote azken agurra.

Lorentxa Gimonek helegitea jarriko du bere aita Xabier Gimonen hiletetara joateko baimena ukatu dion erabakiaren aurka. Rennesen dago preso.

Xabier Gimonen suhia ere, Juantxo Esnal, Estatu espainolean dago preso, Picassent-en (Valentzia).

Asteartean zendu zen Xabier Gimon, eritasun larri baten ondorioz, eta datorren astelehenean, hilak 27, emango diote azken agurra, Biarrizko krematorioan. Oso ezaguna zen Ipar Euskal Herrian eta kartzelan egona ere bazen.