Naiz.info
Arrasate

Fagorreko administratzaileek 340 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu dute epaitegian

Fagor Etxetresnetako, Edesako eta Grumaleko langileengan du eragina Fagorreko administratzaileek Donostiako Merkataritza epaitegian aurkeztutako dosierrak, ‘Berria’ren arabera.

Fagorrek Arrasaten duen egoitzaren artxiboko irudia. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Fagorrek Arrasaten duen egoitzaren artxiboko irudia. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Fagorreko administratzaileek 340 langileen kaleratzea aurreikusten duen dosierra aurkeztu dute Donostiako Merkatariza epaitegian, ‘Berria’ egunkariaren arabera.

Fagor Etxetresnetako, Edesako eta Grumaleko soldatapeko langileak izango lirateke, iturri horien arabera, kaleratzeekin kaltetutakoak.

Hiru lantegietako beharginen ordezkaritzak kaleratzeak burutzeko dosierra negoziatu beharko dutela jakinarazi dute iturri berberek.

Momentuz, Grumaleko 148 langileei dagokien dosierra da NAIZek konfirmatuta duen bakarra. Bihar, ostirala, langileek elkarretaratzea deitu dute 11.30ean, Arrasaten, Mondragon taldeko egoitzaren aurrean.

Bestetik, Edesak bideragarritasun plana aurkeztu zuen eta Lakua prest agertu da bere babesa emateko. Mondragonek atzo jakinarazi zuenez, aztertzeko asmotan da.