NAIZ.INFO
GASTEIZ

Elkartasuna adierazi diete Gasteizen «terrorismoa goratzea» egotzita epaituko dituzten lagunei

Presoen aldeko kalejira batean parte hartzeagatik «terrorismoa gorestea» egozten die Auzitegi Nazionalak 14 laguni eta astelehenean epaituko dituzte. Gaurkoan, aldiz, babes zabala jaso dute eta argi utzi nahi izan dute elkartasuna ez dela delitua.

Gasteizko Alde Zaharrean barrena egin dute kalejira. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Gasteizko Alde Zaharrean barrena egin dute kalejira. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Presoen alde 2012. urtean kalejira batean parte hartzeagatik astelehenean epaituko dituzten hamalau lagunei babesa adierazi diete gaur Gasteizen.

«Terrorismoari gorazarre» egitea egotzita, 18 eta 24 hilabete bitarteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak. 8 eta 10 urte bitarteko gaitasungabetzea ere eskatzen dute.

Gau, Bertsolariak Libre ekimenak babesa adierazi die 14 auziperatuen artean dauden Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariei. Bertso munduko aurpegi ezagun ugari izan da bertan.

Ordubete beranduago, «Elkartasuna ez da delitua» lelopean elkarrretaratzea egin dute eta, ondotik, Gasteizko Alde Zaharretik kalejira egin dute.