NAIZ.INFO
MADRIL

Joanes Larretxea eta Eneko Zarrabeitia Espainiaratu egin dituzte

Eneko Zarrabeitia abadiñarra eta Joanes Larretxea hernaniarra Estatu espainolera entregatu ditu Parisek, Estatu frantsesean ezarri zieten espetxe zigorra bete ondoren.

Eneko Zarrabeitia abadiñarra eta Joanes Larretxea hernaniarra Espainiaratu egin dituzte gaur, Efe agentziak berri eman duenez.

Estatu frantsesean ezarri zieten zazpi eta sei urteko espetxe zigorrak bete ondoren etorri da entrega. Auzitegi Nazional espainolean hainbat auzi irekita dituzte biek, eta ondorioz Estatu espainolean epaituko dituzte.

Zarrabeitia 2008ko abenduan atxilotu zuten Gerde herrian, Pirinioetan, eta Larretxea, berriz, 2009ko urrian, Montpellier-etik gertu.