Naiz.info
Errenteria

Errenteriako Udaleko alderdi guztiek, PPk barne, Gotzon Sanchezi babesa adierazi diote

Errenteriako Udaleko alderdi guztiek, Bildu, PSE, EAJ, PP eta Ezker-Anitza-IUk, Gotzon Sanchezi babesa adierazi diote aho batez onartu duten adierazpen baten bitartez.

Gotzon Sánchez, en una imagen de archivo. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Gotzon Sánchez, en una imagen de archivo. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Errenteriako Udaleko alderdi guztiek, PPk barne, Gotzon Sanchezi babesa adierazi diote aho batez onartutako adierazpenaren bitartez. Tesu horretan esaten denez, «guk dakigula», Sanchezek «ez dauka kausa judizialik betetzeke» eta «larritzat» jo dute pertsona bat publikoki seinalatzea «bazterketarako» argudio gisa «inon delitu gisa tipifikatu gabeko» aldarrikapen politikoak defendatzeagatik.

Alderdien iritziz, halako egoerek «onartezina litzatekeen zentsura ideologikoa» ekar lezake. «Nolako elkarbizitza eraiki daiteke ideologian oinarrituta pertsonak baztertzen badira? Zein delitu egin du gure bizilagun den Gotzonek?», galdetzen dute.

Errenteriako Udalak «elkarbizitza eta errespetua» defendatzen dituela azpimarratu dute eta elkarbizitzarako oinarrietako bat «gure herriak jasan duen indarkeriaren biktimentzat egia, memoria, justizia eta erreparazioa» direla ohartarazi dute.

«Ezin dugu onartu kolektibo batzuek bultzatzen duten mendekuak –justiziarekin zerikusirik ez duenak– elkarbizitza oztopatu eta gaiztotzerik eta gaineratu dute: «Gotzon Sanchezen jarduera profesionalean ez zaie biktimei errespetua faltatzen».

Zentzu horretan diote ez dutela «inor mindu duen mezurik topatu». Hala ere, esan dute, «ez da onargarria Sanchez igarotzen ari den egoera».

Bozeramaileen Batzordeak bere «aurkakotasuna» agertu du Gotzon Sanchezek bizitakoaren inguruan, bere etorkizun profesionalean izan ditzakeen «ondorio negatiboengatik».